Pasa den ostegunean Oporrak Bakean programari bukaera eman genion.Beti bezala, tristura nabaria zen familia harreren kideen begitartean; dena dela, ez dut zalantzarik aldarte ilun hori indarra bihurtuko dela Saharar Herriaren alde egiteko jarraitzeko. Ildo beretik, aeroportuan genduelarik, gure elkarteko kide batek haserre komentatzen zidan borrokan jarraitu eta herri ahaztu hori erdigunean jarri behar genuela.Unai, iritzi berekoa naiz; ez dago dudarik orain dagokiguna dela kausa honen ahalik eta ikusgarritasun gehien ekartzea gure herrian -bai eta Euskal Herri osoan zehar ere-. Horretarako, gure aurrean udazken ederra dugu, zeinaren bidez saiakera egingo baitugu Barakaldo Saharaz blaitzeko. Zentzu horretan, jakin badakigu erronka ez dela makala; hori dela eta, gizartearen eraldaketan sinesten duzun horietako bat bazara, zure laguntza behar dugu. Erronka onartzen duzu?. Bestalde, eta bukatzeko, berriro eskertu nahi diegu harrera familiei-eta gurera hurbilketa egin dutenei- beren konpromisoari eusteagatik; azken batean, zuek gabe, Barakaldo Sahararekin Salam elkarteko haima desegingo zen. Sukran