Ondarroako herritarrok, herriko Osasun Etxeak duen egoera larria salatzera, eta konponbideak eskatzera gatoz. Ondarroako Osasun Etxearen egoera, Osakidetzak duen egoera orokor larriaren barruan kokatzen dugu. Azken aldian, familiako mediku ugari falta dira; 2 urte daramatzagu pediatria zerbitzua behar bezala bete gabe; besteak beste. Erreferen-ziako mediku bat horrenbeste denboran falta izateak ekar ditzakeen ondorioak larriak izan daitezke. Horregatik, osasun arduradunei, kasu honetan Osasun Kontseilariari eskatzen diogu, egoera hau lehen bait lehen konpondu dezatela. Horretarako, eta denon ardura delako, dei egiten dizuegu, ondoren aipatzen den mobilizaziora: Ekainaren 13an manifestazioa 18:30etan alamedatik alde zaharrera.