24-05-13an argitaratu zan gutun baten harira, esan behar dogu geu be ez garala lar optimistak eta argi dagoala, bai, bizkaierearen erabilerea atzeraka doala eta egoerea ez dala itsaropentsuegia. Dana-dala, ohar batzuk egin gura geunkez. Lehenengo eta behin, ba dagoz bizkaierea lagunduten era sustatuten daben erakundeak, hainbeste ganera; gure kasuan Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko udala. Badagoz euren agirietan bizkaierea erabilten daben erakundeak, besteak beste Elantxobeko udala, Mungialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunidadea, Aldundiak berak egiten dauzan agerraldi eta prentsaurreko asko,… Bigarrena, bitarteko eta baliabide tradizionalak ez eze, badagoz gure euskalkiaren alde egiteko beste bide batzuk. Guk kudeatuten dogun Bizkaie! Agerkari Elektronikoak 22 urte bete dauz sarean, eten barik eta iraunkor. Osorik bizkaiera hutsean argitaratuten da eta igaz ia 35.000 erabiltzaile euki genduzan; eten barik barriztuten dan aldizkari generalistea da, kalidadezkoa, arlo asko jorratuten dauzana eta sare soziatetan be badagoana (You Tube, X, Flickr, Facebook,…). Gure euskalkia gitxi erabilten dogula? Bai. Iraunarazoteko bideak daukaguzala? Seguru.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
