Txapelketa profesional bat erregela batzuk dauzka eta kondizio batzuk bete behar ditu frontoiaren egokitasunari buruz ezin direnak saihestu. Punpa jatorra, zulorik ez, marrak ondo finkatuak, kontrakantxa nahiko zabala etab... Ez da egokia lurreko marrak eskubaloi, saskibaloi edo edozein motatako beste kirolekin nahastea. Eskusko frontoiak joku-profesionalari merezi duen duintasuna eman behar dio. Telebistako ikusleak pelota egoki ikusi behar degu eta hormen kolore eta pelotarena kontrastea nabarmena lortu behar du. Ikuskizun egokia, frontoi egokian, zaleak erakartzeko eta profesionalei, pelotariei merezi duten duintasuna eskeintzeko. Ezin da onartu askeneko zenbait jardunaldian ikusten ari garena. Herri txikiak pelota nahi ba dute eduki bere frontoietan, aretoak egokitu behar dute baldintzak betetzeko. Eta enpresek hori eskatu behar dute. Eta zaleok hauxe eskatzen degu.