Síguenos en redes sociales:

Euskadi eta Euzkadi

Euskadi euskal nazioaren izena dugu, hots, euskotarren aberria. Euzkadi berriz, da euzkotarren aberria, hots, euzko, e(g)uz(ki)ko? Euzkadi noski, handiagoa da Euskadi baino, zeren Euskadi, gehiengo abertzalea duten herrialdeen batasuna da, hau da, Bizkaia, Gipuzkoa eta ozta ozta Araba. Ez dezagun ahaztu PSE-EE bere barne duela Euskadi hitza eta ez EAE.

Erran nahi du horrek PSE-EEn, egon, badaudela independentista bakanen batzuk. Euzkadi, aldiz, zazpiak bat da, zeren nahiz eta Nafarroan eta Iparraldean gutxiengoak izan abertzaleak.

Euskal arraza, abenda, bertan sorleku dauka, beraz, jatorria jatorra dugu bertan gorpuztua.

Saiatu behar gera Euskadi Euzkadi izaten, baina, Nafarroa eta Iparraldea ez dugu hain azkar euskaldunduko, ezta bozka abertzalea gailenduko.