Síguenos en redes sociales:

Euskal gizarte heldua

Inkestei buruz askotan esan ohi da hiru gezurretariko baten parte direla:alegia, alde batetik gezur txikiak daude, gero gezur ertainak eta azkenik, estatistikak (inkestak). Inkestak segun eta nork burutzen dituen emaitzak era batekoak edo bestelakoak izango dira; gogora ekarri nahi diot irakurleari El País egunkariak 1998ko irailaren 19an argitara ekarri zuen inkesta, non Demoscopiaren itaunketaren arabera ondoriorik nagusiena hauxe zen: euskal hiritarren %62k espainiar guztiek euskal burujabetzaren alorrean beraien iritzia eman beharraren alde azaltzen ziren. Egun, 18 urte iragan direnean, gauzak asko aldatu dira, erabat esango nuke nik, izan ere, euskal hiritargoaren %70ak erabakitze eskubidearen alde agertu dira, hau da, euskal arazo bat euskal irtenbidea behar duelakoan (UPV/EHUk egindako ikasketaren arabera). Argi dagoena zera da, euskal gizarteak asko nozitu eta pairatu du eta nozipen eta pairatze horiek heldutasun bat ekarri diote, nahiz eta PPtik egon bazen heldutasun hori ukatu nahi zionik ere. Utzi gaitzatela erabakitzen, nagusitxoak gara eta, nahiz eta tamalez eta momentuz gure esku beharko lukeen horrek gure esku ez dagoen.