Ikus-entzun berri zaitugu Mariano Rajoyrekin katalanei buruz hizketan: Espainia barruan elkarrekin hobeto daudela esan diezu. Azala behar da, gero! Benetan horrela pentsatzen baduzu zergatik ez diezu aholku bera eman Gibraltarreko ingelesei? Zergatik borrokatu zenuten espainiarrekin Trafalgarren? Ez al zineten hobeto elkarrekin? Ez ahal diozu zure buruari inoiz galdetu ea zergatik Espainiarengandik independizatu den kolonia bakar bat ere ez den “a la madre patria” itzuli? Ez zaituztegu hitz bakar bat ere entzun Espainiak errebindikatzen duen Gibraltarreko zuen koloniari buruz. A! Hori zen paktua. Rajoy presidentea isilik egotea eta zuk, katalanak ez ezik, gu guztiok iraintzea. A ze parea zuek, kameleoia eta barea!