Igandeko Arratsaldean Trapagan egon naiz. Ibilaldian. Eguraldi ona, giro aparta, jende pila... euskararik ez. Etxera heldu naizenean, oraindik ere, haserre nengoen. Banekien, askotan egon naiz eta, Ibilaldiara hurbiltzen diren pertsona askok ez dakitela euskaraz baina... Gazteak? Beraien jarrerak benetan amorratu nauela. Non ote zegoen Euskal gazteria? Ibilbide osoan zehar bi kuadrila baino ez zebilen gure hizkuntzaz. Penagarria.

Gazteek, guztiok, hausnarketa egin behar dugu, oso sakona. Agian Euskal gazteria deitu ordez beste izen bat hartu behar izango luke.

Baina ez dut ezkorra izan nahi. Beste asko eta asko lanean dabiltza gure euskararen alde, gure Herriaren alde. Hauen homenez Gora Euskara eta Gora Euskal Gazteria!.