Astelehen goizeko kaosa ez da txantxetako kontua gure etxean. Gosariak prestatzea, hamaiketakoa antolatzea, txikiaren janaria eta nire tupperra prestatu... Eta noski, etxea gutxieneko duintasunez uzteko borroka. Horretan nengoela, nire alaba nagusiak bat-batean esan dit: “¡Ama, te ha pillado el burro!”. Ezin dizuet deskribatu animali nahasketa horrek egin didan grazia. Bost bat minutuz egon naiz barrez, bakarrik. Barre artean zuzentzen saiatu naiz: “Ez, laztana, zezenak harrapatu nau, ez astoak”. Aitortu behar dut bere bertsioak ere baduela xarma. Goiza behintzat arindu du. Haurrek primeran dakite kaosari kolorea jartzen.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
