Familia batzuk haserretu egiten dira ‘Adults Only’ (helduentzako bakarrik) hotelak daudelako, diskriminaziotzat hartzen baitute. Adingabeak baztertzen dituztela argudiatu dute, eta legez kanpokoa ez den arren, tratu desorekatua eragin dezakeela usten dute. Nire ustez, ez da horrela! Ez da errealista pentsatzea oporretara joan eta haurrak izan behar ditugula inguruan. Bi alaba ditudala eta oporretara familian joatea gustatzen zaidala jakin arren, ezin dut ukatu, batzuetan, besteen seme-alaben zaratak nekarazten nauela. Beraz, noizbait nire bikotearekin bakarrik joateko aukera izango banu, hotel mota hau aukera ezin hobea izango litzateke.