Síguenos en redes sociales:

Jai Alai

Sara Cortés

Zuzendariordea - Subdirectora

Kontzertu pribatua

Ama bihurtu nintzenean, ez nuen uste nire musika-gustua arriskuan zegoenik, baina orain autoan DJ nagusia gure alaba zaharrena da. Egun batean Frozen, hurrengoan Go!azen-eko abestiak... Alaba txikienak oraindik ez du ezer eskatzen, baina lo hartzeko musika lasaigarria jartzen diogu. Bai, Beethovenek boterea hartu du gure autoan. Horregatik, lanera bakarrik joatea nire kontzertu pribatua bihurtu da. 50 minutuz, nire musika, nire burua, eta inor ez esateko: “Ama, hau kendu dezakezu?”. Hori da luxua, lagunok. Zenbat baloratzen den bakardade musikal apur bat! Ez dut terapiarik behar: Spotifyrekin nahikoa dut.