Síguenos en redes sociales:

Jai Alai

Sara Cortés

Zuzendariordea - Subdirectora

Maitasun propioa

Beti egiten dudan bezala, oheratzean ipuina irakurri diot nire alabari, eta ipuinaren amaieran, “bihar arte maitea, asko maite zaitut” esan diot. Oraingoan, berak erantzun dit: “Nik ere maite zaitut ama! Eta nire ahizpa, eta amatxo eta aitona-amonak...”. Zerrenda luze baten ostean, burutik kentzen ez dudan esaldi bat gehitu du: “Eta neure burua ere maite dut”. Hitza horiek entzuteak bihotza ukitu nau. Gure seme-alaben heziketan maitasuna eta, batez ere, maitasun propioa landu behar dela argi dago. Pozten naiz horrelako esaldiak bere ahotik ateratzen direlako. Zerbait ondo ari gara egiten, eta horrek indarra ematen dit jarraitzeko.