Nire alaba nagusiarekin ari nintzen hizketan eta, besteak beste, txikia izatea ez zitzaiola gustatzen esan zidan. Nik, ordea, berriro sei urte izatea gustatuko litzaidakeela erantzun nion. Orduan galdetu zidan: “Ama, zuk nire adina izango bazenu, ama izan nahiko zenuke?” Isilik gelditu nintzen momentu batean, baina erantzun nion: ama izatea esperientzia ederra da, baina oso zaila ere izan daiteke. Lan, sakrifizio eta dedikazio handia eskatzen du. Berriz aukeratu ahalko banu, ez dakit ama izango nintzatekeen, seguru asko bai, baina dakidana da asko maite zaitudala eta oso harro nagoela zutaz. Uf...
- Multimedia
- Servicios
- Participación
