Gaupasa ederra egin dut... baina parrandarik gabe! Hori bai, gaua emozioz beteta egon da. Lehenik, Maiak, nire alaba txikiak, lo egin nahi zuen, baina muki asko zituenez, sehaskan uztean esnatu egiten zen. Terapia guztiak probatu ditut: ipuina, besoak, olio esentzialak, tipula... Azkenean, goizeko laurak aldera lokartu da! Eta orduan, plin! Alaba zaharrena entzun dut: “Amaaaaaaa! Buruko min handia dut!”. Ni, erizain profesionala moduan, Juneri kopetan jartzeko zapi bustiak prestatzen hasi naiz. Hor egon naiz, bere ondoan, goiza arte. Beraz, gaur ez dut lorik egin, baina ez daukat biharamunik.