Larunbatean gure alaba zaharrena izekoren etxean geratu zen lotan. Gu, alaba txikienarekin bakarrik gelditu ginen etxean. Eta zer esan… paradisua! Etxea isilik, jostailuak bere tokian, drama zero. Afaria prestatu, jaten eman, ipuina kontatu... eta lo geratu zen. Orduan, pentsatu nuen: “Alaba bakarra genuenean hain zaila egiten zitzaigun?”. Orain dela urtebete, alaba bakarra genuenean, kaosa zela iruditzen zitzaigun. Nola liteke hori? Antza denez, lehen alaba “zaila” ez zen, gu ginen berriak. Bigarrenarekin etorri da bakea… edo erresignazioa. Batek daki, baina alaba bakarra izatea, gaur egun, oporretara joatea bezala da!