Bihar sei urte beteko dituzu, maitea… eta nik ere sei urte beteko ditut ama bezala! Amatasuna bidai ederra da, baina ez da erraza: momentu zoragarriak eta gogorrak tartekatzen dira. Unerik gogorrenak niretzat negarra, nekea, zalantza eta beldurra izan dira. Hala ere, irribarreak, besarkadak eta maitasunez beteriko egunak ere badaude. Askotan pentsatu izan dut, zurekin egotean, mundua gelditzea nahi dudala. Zurekin ikasi dut ama izatea zer den. Zure hazkuntza nire hazkuntza bihurtu da. Harro nago zutaz eta harro nitaz ere. Jarrai dezagun elkarrekin hazten, eskutik helduta. Zorionak, June! l
- Multimedia
- Servicios
- Participación
