TRAFIKO istripuek heriotza eta zauritu tasa handia dute mundu osoan. Osasunaren Mundu Erakundearen kalkuluen arabera, milioi bat pertsonak baino gehiago galtzen dute bizia urtero bide-ezbeharren ondorioz eta gizakiaren bederatzigarren heriotza-kausa bihurtzen ditu. Gainera, hildako gehienek bide erabiltzaile ahulenek izaten dira; oinezkoak, txirrindulariak, motorzaleak eta garraio publikoko erabiltzaileak. Nabarmendu behar da ere errepideetako istripuek heriotzak eragiten ez ezik, urtean hogei eta berrogeita hamar milioi zauritu ere eragiten dituztela eta horietako askok larritasun ezberdineko gaixotasunak jasaten dituzte. Gertaera hauek sortzen duten sufrimendu pertsonalari, maila indibidualeko eta sozialeko kostu materialak gehitu behar zaizkio, bide-istripuek larrialdi-zerbitzuetan gainkarga eta kostu ekonomiko handiak eragiten baitituzte osasun-sistema osorako. Horrenbestez beharrezkoa da hezkuntzan Bide Hezkuntzaren garapen sakona lantzea aipatutako kopuru horiek murriztu eta saihestetako.

Alde batetik, Bide Hezkuntzaren helburua trafikoan jokabide seguruak sustatzea da, baina bidaiatzeko eta mugitzeko eskubidea mugatu gabe. Mugikortasun seguruaren sustapenaren bidez. Haur Hezkuntzako etapatik hasita eta heldutasunera arte etengabeko ikaskuntza prozesua da, prebentzio-estrategiak, prebentzio-politikak eta trafiko lege-arauak barne hartzen ditu; ezagutza, trebetasun, mugikortasun ohituren, baloreen eta jarreren bitartez. Hezkuntza sisteman aipatutako Bide Hezkuntzaren ezaugarriak Udalerrietako Udaltzaingoak ematen dituzte ikastaro jakin batzuen bitartez eta batez ere trafiko arauetan arreta jartzen da eta hauek bukatu ostean ez da era iraunkor batean ikasgeletan jarraitzen lantzen eta jasotako kontzeptu ezberdinak ahaztu egiten dira. Beraz, hauen emankortasuna zalantzan ipini daitezke.

Beste aldetik, segurtasunera soilik bideratutako heziketaren ikuspegiak alde batera uzten ditu mugikortasunerako eta garraiorako alderdi garrantzitsu batzuk. Besteak beste garraioaren irisgarritasuna eta iraunkortasuna garrantzi handiko gaiak dira. Motordun bidaiak gero eta sarriagoak diren heinean, hezkuntzak garraioari buruzko ikuspegi kritikoa eta etorkizun hurbilean alternatibak bultzatu behar ditu. Eztabaidatu beharreko arazoen artean, motordun ibilgailu pertsonalen erabilera hedatuaren ondorioak eta garraiobide publikoen onurak indibidualak eta kolektiboak daude. Nabarmendu behar da ere errepideetan gizakiak egiten dituen ekintzek beste bizidunetan eragina izaten dutela, horregatik Bide Hezkuntzak harreman etiko eta sozialeko arazoak konpontzeko bideratu behar du ikaslea gatazka eta istilu konponbidearen bidez, eremua publikoan bizikidetza bermatzeko helburuarekin.

Laburbilduz, haurren bide-hezkuntzak garraio seguruagoa, arduratsuago, eta jasangarriagoa izateko balioetan trebatzera jo behar du. Izan ere, haurrak dira trafikoan ahulenak eta haien garapenaren etapan Bide Hezkuntza funtsezko tresna izan daiteke jokabide arriskutsuei aurre hartzeko eta mugitzeko ohitura osasungarriagoak izateko. Hortaz, gakoa prebentzioan eta hezkuntzan dago, baina gehiago sakondu eta askoz haratago joan behar da. Ez da nahikoa eskoletan publizitate kanpainak egitea edota udalerrietako udaltzaingoak ematen dituen irakastordu batzuetako lantegi soilak lantzea. Bide Hezkuntzak curriculumaren barnean egon behar du eta pentsamendu kritikoa eta erabaki arduratsuak hartzera bideratu behar du bide, errepideetan eta kaleetan segurtasuna bermatzeko.

Irakaslea