OLA entzuten da XVII. mendeko musika barrokoa Amazonia-oihaneko komunitate indigenen musika-ondarearekin bat eginda? San Ignacio de Moxos den herri boliviarrak -1689ko uztailaren 31an sortua jesuiten misioen eskutik- primeran daki. Bertara iritsi zen Lekunberriko misiolari nafartiar bat, María Jesús Etxarri Ansorena, nor konturatu zen San Ignacio-n egundoko musika-ondarea, misioen garaitik belaunaldiz belaunaldi ahoz helarazita, gordetzen zela. 1996an, altxor hori zaintzeko asmoarekin, haur- eta gazteentzako musika-eskola bat sortzea erabaki zuen. Arbasoengandik etorritako musikarekiko interesa piztu nahi izan zuen gazteriaren artean eta, aldi berean, mendeetan zehar agureek arretaz zaindu zuten izugarrizko ondare immateriala babestu, desagertzeko arriskupean zegoela eta. Bere ekimena, Boliviako arte- eta heziketa-erakunde ospetsuenetako bihurtu da denborarekin: 25 urte pasata, San Ignacio-ko Goi Mailako Musika Eskolak, doako, 400 ikasle baino gehiago ditu jada eta bertatik sortutako musika-taldea, Ensemble Moxos, komunitateko garapen sozialaren bultzatzaile nagusia da gauregunean, haren kulturaren hedatzailea ere. Bi urteko pandemiak eragindako izugarrizko ekonomiko-kolpea sufritu arren, San Ignacio de Moxos herriko seme-alaben kemenaren esker aurrera doa proiektua berriro, Irungo Taupadak GKE-aren laguntzaz ere. Azken 25 urteotan, euskal eta moxostar gizarteen arteko konplizitate-sare sendo bat ehuntzea lortu du Taupadak, bai musika-proiektua beste bai kooperazino-ekintza batzuk babestuz. Haien geldiezineko lanagatik, Raquel Maldonado-, Toño Puerta- eta Fernando de la Hera-ri, besteak beste, mila-mila esker.

Egun hauetan, Ensamble Moxos taldea biraz dago gure artean bere azken espektakulua aurkezten, Majara’Iwa indigenen hizkeraz, Distira euskeraz. Diotenez, ez dago ezer distiratsuagorik egia bihurtutako amets bat baino. Hala da: Maria Jesús Etxarri misiolaria joan den apirilan zendu zen, hala ere izan zuen ametsa biziki distiratzen jarraitzen da. Bere oroimenez.