Erredakzio-Mahaia

Gizarte asinkronikoa

10.10.2021 | 00:20
Gizarte asinkronikoa

Millennialek oharkabean barneratutako usteen artean kokatzen da telefono deia egiten duenak deia jasotzen duenak baino berba egiteko beharrizan gehiago duela. Are gehiago, ikerketek zera diote: %81ak antsietatea senti dezakeela dei bat hartzeko adorea erakutsi aurretik. Horrela, botoi berdea ez jotzeko aitzaki berberak behin eta berriz errepikatzen dira. Kobertura gabe nengoen. Edo ez dut entzun. Edota mugikorra isilarazita neukan. Aitzitik, belaunaldi horretakoek nahiago dituzte aplikazio asinkronikoak elkarrekin harremanetan jartzeko, hau da, solaskideak aldi berean koin-tziditzeko premia eskatzen ez dutenak. Argi eta garbi hitz eginez: WhatsApp edo Instagram hobesten dituzte. Horregatik, asteleheneko sei orduko etenaldi historikoak zer edo zer pentsa eman du, antsietatea ez baita azaltzen hitz bidezko komunikazio behartu behar denean eta ez da bakarrik millennialen kontua. Hala ere, sorburu amankomuna dute: telefono mugikorrak sortzen duen sentimendua da. Baliteke besapean smartphonekin jaio ez direnek erraztasun gehiago izatea eragiten duten mendekotasuna kudeatzeko orduan. Baina gutxi dira gaitz honetatik libre daudenak. Marc Masip psikologo katalanak dioenez, "telefono mugikorra XXI. mendeko heroia da". Bere esanetan, "gizakiak gehien irrikatzen duena askatasuna da, baina telefono mugikorrak nola erabili behar ditugun jakin ezean, ez gara inoiz aske izango". Horra hor XXI. mendeko asinkronietako bat.

aaraluzea@deia.eus

Blogs de Deia
Foros Deia
noticias de deia