Erredakzio-Mahaia

Zifra hotzen atzean

18.04.2021 | 01:21
Zifra hotzen atzean

Egundoko arrakasta lortu duen irudigile batek esaten zidanez, sare sozialetan zenbatzen dituen hiru milioi jarraitzaileak zifra hotz bat baino ez dira beretzat. Liburu sinaduretan, ordea, miresle horietako gutxi batzuen aurpegiak aurrez aurre izatea nahikoa da gainezka egin dezan. Horrelako zerbait gertatu zait Wiltonen bideoa lehen aldiz ikusi dudanean, nahiz eta martxoan Mugako Patruilak Erdialdeko Amerikatik AEBtara heltzea lortu duten 172.000 migratzaile atzeman dituztela jakin. Zertaz ari naizen ez dakizuenontzat, Wilton polizia estatubatuar batek Texasko basamortu baten aurkitu zuen 10 urteko nikaraguarra da. "Lagunduko didazu? Pertsona talde batekin nentorren eta botata utzi naute, ez dakit non dauden", esaten zuen negar zotinka poliziak grabatu ostean birala egin den bideoan. Bakar bakarrik eta beldurrak hilik, bihotza uzkurtzen duten irudietan, AEBtako mugan migratzaileek egunero bizi duten dramaren nahi gabeko protagonista bihurtu da mutikoa. Gerora jakin da bere familiak ezkutatzen zuen zorigaitza zein zen, tratu txarretatik ihesean zihoan ama Mexikon bahitu baitzuten. Milaka ezbehar ezkutatzen dituen zifra hotzetik bereiztea lortu eta haien istorioak mundua astindu duen arren, Wiltonek eta haren amak ez dute bere helburua lortu, aberriratuko egingo baituzte. Orduan, zein da honelako istorio hunkigarriak konta-tzearen helburua? Sentsibilizazioa, morboa ala lehen munduan bizi garenok dugun zoriaren kontzientzia hartzea?

aaraluzea@deia.eus

Blogs de Deia
Foros Deia
noticias de deia