Síguenos en redes sociales:

Perretxiko pozoitsuak!

Egun euritsu baten nire ahotik atera ziren / goxoak diren hi-tzak. / Egun euritsu baten zure ahotik atera ziren / gaziak diren hitzak. / Egun euritsu baten zure lagunen ahotik atera ziren / zure hitz gazien kopia merkeak. / Egun argitsu baten buruz beste egin nuen.

Pertsona normalak anormalizatzen dituzten pertsonei buruz dizuet: Homofoboak! Ni Borja Gonzalez naiz eta niri sutan jartzen nauen gai bati buruz hitz egingo dizuet. Diskriminazioa gure bizitzan dagoen osagai bat da, baina osagai hori perretxiko bat bezain pozoitsua da eta guk bota dugu gure bizitzaren saltsan. Hainbat diskriminazio mota daude: matxismoa, hembrismoa, arrazismo, homofobia, heterofobia, xenofobia. Pozoitsuak dira denak, zentzu guztietan. Denak pertsonak garenez ez gara desberdinak, are gehiago, denok berdinak gara denok desberdinak garelako. Zure anaia delako diskriminatu egiten duzu? Edo zure ama delako? Edota zure aita delako? Bakarrik, zure anaia, ama edo aita izateagatik? Maitasuna, sentimendu hain garbia da, denek esaten dute sexutik oso urrun dagoela. Bi pertsonen arteko maitasuna errespetatu behar da beste guztien gainetik dagoelako. Adibidez, kolonia botilatxo bat erostera zoaz eta botilatxo bat hartu, tapoia kendu, bere usaina usaindu eta ez bazaizu gusta-tzen, beste bat hartu, zuri gustatzen zaizun usaina aurkitu arte, eta aurkitzean hori erosi behar duzu. Eta ez du garran-tziarik, zuri metalezko botilatxoa gustatzen zaizun edota kristalezko botilatxoa. Maitasuna denona da eta denok errespetatu behar dugu denen maitasuna. Usainak esan nahi du pertsonen arima, pertsonen arima maite dugulako, usainik goxoena, botilatxo itzusi batean aurkitu ahal duzulako, ezta? Ez da zure forma gusta-tzen zaidana, zure usain goxoa baizik.