Euskal Herriko Gazte Orkestrak zuzendaria estreinatuko du Euskaldunan
BILBO. Euskal Herriko Gazte Orkestrak Rubén Gimeno zuzendari berria estreinatu egingo du Euskalduna Jauregian emango duen kontzertuan. Ekitaldia uztailaren 22an izango da, asteazkena, arratsaldeko 20:00etan.
Programa horretan protagonismo berezia izango dute, alde batetik, zur-haize sekzioak eta, bestetik, soka sekzioak, eta denak elkartu egingo dira, programa itxiko duen lanean. CH. Gounod, G. Mahler edo F. Schubert maisu handien sinfoniak interpretatuko dituzte, Bilboko Jauregia musika klasiko onenaz betez.
Udako kontzertu biran Euskalduna Jauregira egin ohi duen bisitan, musika klasikoko maisuen sinfonia handiekin gozaraziko du EGOk. Horien artean, Charles Gounoden (1818-1893) Haize Musika-tresnetarako Sinfonia Txikia, haizezko 9 musika-tresnarentzat, hain zuzen ere. XIX. mendeko musikagile frantses ospetsuak genero asko ukitu bazituen ere, operan lortu zituen arrakasta nabarmenenak ("Fausto").
Gustav Mahlerren 5. Sinfoniaren Adagiettoa izango da musika emanaldiko beste sinfonia protagonistetako bat, Mahlerrek bere emazteari eskainitako maitasun poema gisa idatzi zuen musikaren historiako piezarik ederrenetakoa. Eta baita Franz Schuberten 5. D.485 sinfonia bikaina Si bM-n, 1816ko urrian amaitutakoa eta Schubert hil eta hamahiru urtera, 1841ean, Vienan estreinatua.
EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA
EGO laburduraz ere ezagutzen den Euskal Herriko Gazte Orkestra, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sortu zuen 1997an, eta, eratu zenetik, proiektu estrategikotzat hartzen da. Euskal musika-tresna jole gazteentzako orkestra-prestakuntzako tresna izatea du helburu, eta baita musika-tresna jole gazteen arte eta giza garapena sustatu ahal izateko eta mundu profesionalerako maila artistiko handiko sarbide izateko egitura sendoa sortzea ere.
Sarrerak salgai dagoeneko Euskalduna Jauregiaren webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan. 11,50 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).
Temas
Más en Música
-
El cartel que ha encontrado Luz Casal y que encanta en Instagram
-
Bon Jovi, al desnudo en un documental: diez años sin asumir la marcha de Richie Sambora
-
Muere Mike Pinder, uno de los fundadores de The Moody Blues
-
Vetusta Morla anuncia un parón hasta 2026: "Ayer queríamos compartir esto... pero alguien nos contraprogramó"