AZTI zentro teknologikoak Bizkaiko Golkoko antxoaren tamainak azken hamarkadetan izan duen bilakaera aztertu du, 1990-2021 tartean jasotako datu zientifikoak erabiliz. Biologoen arabera, antxoaren tamaina txiktuz joan da eta gaur egungo aleen batez bestekoa, orain dala hogeita hamar urtekoena baino txikiagoa da. Ikerketaren emaitzek iradokitzen dutenez, zenbait faktoreren “interakzio konplexua”k eragin du arrainaren tamaina txikitzea. Faktore horiek tenperatura eta populazioaren ugaritasuna izango lirateke. Bestalde, biologoek baztertu egin dute arrantza-presioak eragin adierazgarria izatea. Azterketaren emaitzak Global Change Biology aldizkari ospetsuan argitaratu dira.

AZTIko adituek Europako antxoaren ale helduen batez besteko neurria eta pisua nabarmen jaitsi direla ikusi dute. Analisien arabera, aleak txikiagoak izateaz gain, forma lirainagoa hartu dute. “Pisuaren murrizketa luzera osoarena baino handixeagoa da, azken hogei urteetan baino murrizketa-tasak azkartu egin baitira hamarkada bakoitzeko %25eraino”, nabarmendu du Fernando Taboadak, AZTIren lanaren egile nagusietako batek. “Antxoa ugariagoa den heinean, aleak txikiagoak dira, baina populazio-dentsitatearekiko erlazio hori ez da hain argia etapa aurreratuagoetan, non tenperatura izan baita tamaina txikitzeko arrazoi nagusia”, erantsi du Guillem Chust-ek, azterlanaren egileetako batek.

Temperatura-neurria

Adituen esanetan, ur beroagoetan bizi diren arrain gazteen hazkuntza ur hotzagoetan jaiotakoena baino bizkorragoa bada ere, tenperatura altuagoak garapena geldiarazten du eta ondorioz,, helduek gorputz tamaina txikiagoa har-tzen dute. Nolanahi ere, AZTIk zuhurtziaz jokatzea eskatu du “ikerketa behaketetan oinarritzen baita eta mugak baititu”. Froga osagarriek diotenez, “antxoaren tamaina txikitzea Bizkaiko Golkoko klimaren aldaketen eta ekosistemaren funtzionamenduaren erantzunaren adierazle izan daiteke”. –