Tecnaliak HarshLab laborategiaren bertsio berri bat garatu du ikerketa eta garapen teknologikoko egiteko. Asteazkenean laborategia berri hau aurkeztu zen Bilboko Portuan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko buruaren asistentziarekin.

Itsasoa energiaren eta beste baliabide batzuen iturri agortezina da, baina enpresentzat erronka handia da itsas ingurunean aritzea, oso konplexua baita. Euskal enpresek aukera izan dute, 2018tik, materialen eta soluzioen saiakuntzak itsas zabaleko ingurune erreal batean egiteko laborategi bat erabiltzeko. Laborategi hori TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak garatu zuen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta EAEko Energia Klusterraren babesarekin.

Itsas zabaleko laborategi hori, zeinak HarshLab izena baitu eta Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) plataforman kokatua baitago, arrakastatsua izan da, eta, orain, beste laborategi bat garatu du ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak: Europan bakarra da, bestea baino handiagoa eta konektatuagoa, eta prestazio eta ahalmen hobeak ditu itsas zabaleko industrien beharrei erantzuteko saiakuntzak eta I+Gko jarduerak jarduerak egiteko, lehiakortasuna hobetu dezaten. Aukera emango du, adibidez, ekipamenduen saiakuntzak laborategian bertan martxan daudela egiteko eta laginak itsas hondora jaisteko.

Gaur goizean aurkeztu da laborategia Bilboko Portuan, eta ekitaldian izan dira Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko burua, Alex Belaustegui TECNALIAko lehendakaria, Jesús Valero TECNALIAko Zuzendari nagusia, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendari nagusia, José Ignacio Hormaeche Energiaren Klusterreko zuzendaria, eta Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakaria.