BILBO. Kutxabankek mailegu hipotekarioetan errekorra haustu egin du uztailean, eta baieztatu egin du jadanik egoera komertziala bere onera zetorrela esateko ekainean zerabiltzan argudioak.

Izan ere, hipoteka berrietan hileko errekor berria gainditzea lortu du finantza erakundeak, arlo honetara 406 milioi euro bideratu ostean. Emaitza hau iaz garai berekoarekin alderatuta, % 24 hazi da, eta 2019ko maiatzean lortu zen igoera historikoa baino % 16 handiagoa ere bada.

Zona geografikoei dagokienez, hazkunde nabarienak honako guneetan izan dira: Euskadin, % 18,4, Andaluzian % 21,8, % 22,9 Madrilen, % 32,8 Katalunian, eta % 41,5 Levanteko zonan.

Deigarria izan da, halaber, Kutxabanken ‘Hipoteka Berdeak’ izan duen bilakaera. Hipoteka hauek energiaren ikuspegitik eraginkorrak diren etxebizitzak eskuratzea errazteko sortu ziren, hau da, A edo B kalifikazioa dutenak erosteko. Uztailean, hipoteka-mailegu berri guztien % 24 era honetakoak izan dira.

Igoera hauen bitartez, hipoteka-produkzio berriari dagokionez alorraren buruan kokatzen da euskal finantza Taldea, eta merkatuan duen lidergoa indartzen du. Honekin guztiarekin, bere merkatu kuotak nabarmen hazi ditu.

Gaur egun, Kutxabankek Euskal Autonomia Erkidegoko hipoteka guztien % 45 bereganatzen du, eta Espainia osoan % 10,6tik gorakoa da bere merkatu-kuota.

TIPO FINKOKO HIPOTEKEN ESKARIAK, GORA

Urtebeterako Euriborrak hondoa jota jarraitzen duen arren, uztailean -0,279koa izan zen, epe luzeko tipoen lehiakortasunak eta indize honen lurrunkortasunak bultzatuta, geroz eta kontsumitzaile gehiagok hipoteka finko eta mixtoen aldeko aukera egin dute, Euriborra hautatu dutenen kopurua aise gaindituz.

Uztailean, Kutxabanken hipoteka finko edo mixtoekin beren hipotekak etorkizuneko gorakadetatik babestu eta egonkortasuna aukeratu dutenen batez bestekoa % 84,6koa izan da. Aitzitik, %15,4k Euriborra erreferentzia duen formula aukeratzen jarraitu du.

Argazki finko honek duela urte batzuk nabarmentzen hasi zen joera baieztatzen du, non tipo aldakorreko maileguak indarra galtzen ari baitira Kutxabanken hipoteka-ekoizpen berriaren baitan.

Kutxabank Taldeak merkatu osoko eskaintza-hipotekario erakargarrienetakoa du, bai mailegu finkoetan zein tipo aldakorrean. Merkatuari buruz duen ezagutza-maila handiak eta bere kudeatzaileen hurbiltasunak osatzen dute zerbitzua, eta bertan online tresnak geroz eta garrantzitsuagoak dira.