- Kantauriko arrantzaleek ondo baino hobeto dakie aurtengo antxoaren arrantzaldia baldintza berezietan egingo dutela. Egun bizi dugun alarma egoeran, ontziren bateko arrantzale batek positibo emango balu covid-19 birusaren kontrolean, bapore horrek ezingo izango luke itsasoratu eta agur esango lioke antxoaren kanpainari. Gauzak horrela, Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Galiziako arrantzaleek aho batez erabaki dute covid-19 funtsa eratzea. Ekimen honen helburua, arrantza-ontzi batek bere tripulatzaileen artean covid-19 infektatu bat hautemateagatik ibilgetuta eta arrantza-jardueran ari-tzeko ezinduta egoteagatik jasan di-tzakeen galera ekonomikoak arin-tzea izango da, ahal den neurrian, gainerako itsasontzien emaitzekin orekatuta. Finantzazioa borondatez parte hartzen duten itsasontziei kuotak kobratuz egingo da.

Kofradietako arduradunek murriztu egin dituzte Espainiako gobernuak ezarritako ontzi bakoi-tzaren eguneko harrapaketa mugak. Gauzak horrela, ontziek ahalegina egingo dute eguneko topearen % 10 gehiago arrantzatzeko -araudiak baimentzen duelako- eta % 10 horren salmentaren zenbatekoa covid funtsa elikatzeko erabiliko da. Diru laguntzearen zenbatekoa zehazteko, hamar itsasontziren eguneko batez bestekoa kalkulatuko da, diru laguntza jasoko duen ontzia geldirik egon den aldiari dagokiona.

Covid 19 funtsa, 2020ko udaberriko antxoaren kosteran aplikatzeko asmoarekin sortu da eta ekainaren 30era arte egongo da indarrean, edo urteko lehen seihilekoko arrantzaldia amaitu arte. Aldi hori igarota, eta dagozkion konpentsazioengatik egindako ordainketa guztiak eginda, Kantauriko flotaren zuzendaritza batzordeak erabakiko du zer egin gera daitekeen diruarekin.