BILBO. S&P rating agentziak AA- mailara igo du Eusko Jaurlaritzaren kalifikazioa. Horren ondorioz, Jaurlaritza Espainiako Estatua baino bi puntu gorago jartzen da. Ebaluazio txostenak Euskadiren autonomia fiskal indartsua azpimarratzen du, estres agertoki posiblearen aurrean erresistentzia gehiago ematen dion elementu gisa. Eusko Jaurlaritzaren egoera ekonomiko saneatuari esker, agentziak egonkortasun agertokia ezartzen du euskal kontuetan. Halaber, S&Pren iritziz Eusko Jaurlaritzaren superabit egoera oso positiboa da, eta gauza bera gertatzen da zorraren pixkanakako murrizketarekin eta kontu publikoen likidezia indartsuarekin, 2021eko azterketaren agertokia gainditzen baitu.

Ekonomia saneatua eta autonomia fiskal indartsua

Eusko Jaurlaritzak Estatuarekin alderatuz duen kalifikazioaren zergati nagusia, kontu publikoen egoerak estres egoeren aurrean portaera hobea bermatzen duela da. S&Pren iritziz, Kontzertu Ekonomikoa, diru-sarrerak Euskadiko erakunde maila desberdinen artean banatu ahal izateko balio handiko tresna da.

Agentziak balioan jartzen du euskal ekonomiaren egoera saneatua, Espainiako ekonomiarekin alderatuz dituen lehiakortasun handiagoa eta esportazio izaera nabarmenagoa azpimarratuz. Industriaren pisua euskal ekonomiaren ezaugarrietako bat da, eta horrek langile bakoitzeko produktibitate altuagoa, langabezia tasa txikiagoa eta agertoki kaltegarri posibleen aurrean egoera hobea dakar.

S&Pren txostenak Eusko Jaurlaritzak egindako zorraren kudeaketa ere azpimarratzen du, 2017tik kontu publikoek erakusten duten superabitarekin batera, etengabe hobetzen ari den likidezia egoera lortzen baitu