EAEko ondasunen esportazioek % 7,8ko beherakada jasan zuten 2019ko martxoan, Eustaten datuen arabera. Jaitsiera hori plastiko eta kautxoari eta industriarako Garraio-materialei zor zaizkie, erabakigarriak izan baitziren emaitza negatiboetan. Lehenek % 38,3 egin dute behera (91,5 milioi gutxiago 2018ko martxoaren aldean) eta bigarrenek % 12,9 (89,6 milioi gutxiago). Esportazioak 2.171,5 milioi eurokoak izan ziren guztira, aurreko urteko hilabete bereko 2.354,9 milioiko esportazioen aldean.

Araba da beherapen horretan lehenengo lurralde historikoa (% -14,9), Garraio-materialak (% -23,9) eragindakoan; lurralde horrek esportatutako guztizkoaren % 56,5 hilabete horretan. Bizkaiak ere behera egin du % 13,0, batez ere Plastikoak eta kautxuak (% -55,0) eraginda. Aipatutako lurralde horien joera Gipuzkoak konpentsatzen du neurri batean, % 7,1eko hazkundea izan baitu, Garraio-materialak % 45,6ko igoera izan duelako. EAEko ondasunen inportazioek, berriz, % 2,0ko hazkundea izan zuten (1.693,2 milioi euro). Inportazio energetikoek % 4,9 egin zuten behera eta ez energetikoek % 4,2 egin zuten gora.

Gipuzkoako inportazioak % 15,3 igo dira; Bizkaikoak eta Arabakoak, berriz, % 0,5 eta % 3,3 jaitsi dira, hurrenez hurren..

Esportazio garrantzitsuenak jarduera-adarren arabera (A86) aztertuta, hilabete horretan nabarmendu egiten da beherakada Kautxuzko produktuetan (% -42,9) eta Ibilgailu motordunen fabrikazioari lotutako produktuetan (% -22,0) baita gorakada ere Bestelako garraio-materialaren esportazioetan (% 66,4)..

Xehakatuta, urtearteko beherakadak egon dira tradizioz garrantzitsuenak diren muga-zergapeko sei partidetatik lauren esportazioetan: 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak (% -26,6), Automobilentzako zati eta osagarriak (% -18,9), Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak (% -27,2) eta Kautxuzko pneumatiko berriak (% -47,7). Aitzitik, gora egin dute Petrolioaren olio finduek (% 8,5) eta Automotorrek, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako (% 382,2). Hala ere, partida horiek guztizkoaren % 36,6 izan dira martxoan (795,7 milioi euro guztira).

Bost herrialde (Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia) dira EAEko esportazioen helmuga nagusiak; izan ere, guztizkoaren % 54,1 metatzen dute. Horietatik lau UE28koak dira, esportazioaren % 66,7 metatzen duen entitatekoak.

Hilabete horretan inportatutako produktu nagusiak aztertuta ikus daitekeenez, garrantzitsuenak, Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak (guztizkoaren % 16,6) behera egin du % 14,8. Aitzitik, gorakada nabarmena izan du (% 89,9) gehien inportatutako bigarren produktuak (73,7 milioi), Petrolioaren olio finduak ?gehienbat (% 88,6) “Sufre gutxiko gasolioak”? eta rankingean laugarrenak (57,7 milioi), Produktuak beroan ijeztuak, burdinazkoak edo altzairu aleatu gabekoak eta forma laukoak 599 mm-tik gorako zabalerakoak, zeinak % 57,8ko igoera izan duen.

2019ko martxoan inportazioen % 57,7 UE28tik datoz eta bost herrialde ?Alemania, Frantzia, Txina, Italia eta Erresuma Batua? dira ondasunen hornitzaile nagusiak; EAEko guztizko inportazioen % 42,2 metatzen dute.