BILBO. Maria Granado-Ainhoa Lakuntza eta Madalen Etxegarai-Uxue Osesek promozio mailako finala jokatuko dute. Gipuzkoarren arteko finala hurrengo igandean jokatuko da Zumarragako Beloki frontoian.

Gaur Legazpin jokatu diren finalerdietan Maria Granado-Ainhoa Lakuntza (Hernani-Aduna) eta Madalen Etxegarai-Uxue Osesek (Oñati) lortu baitituzte Beloki pilotalekuan jokatzeko txartelak.

Sarrera ona izan da handik oso kilometro gutxira dagoen Urbeltz pilotalekuan gaurko jaialdiko protagonistak animatzen eta partida onak ikusteko aukera izan dute.

Lehen finalerdian, Ane Mendiburu eta Laia Salsamendi uhartearrek osatutako bikoteak alde polita lortu du hasieran, 5-0 aurreratuta, baina ez dute errenta hori behar bezala kudeatzen jakin. Maria Granado eta Ainhoa Lakuntza lehen aldiz aritu dira txapelketa honetan baina azkar eman diote buelta egoerari. Partidaren erdi aldera gauzak oso orekatuak egon dira, baina hamaikana berdindu ostean, gipuzkoarrek euren joa baliatu dute oso bestelako partida bat marrazteko. Zuzenean joan dira Hernaniko aurrelaria eta Adunako atzelaria 18. kartoira (18-11) eta hurrengo iganden Zumarragan egoteko txartela eskuratu dute.

Beste finalerdian, gerriko urdinaz aritu diren Ainhoa Ruiz de Infante eta Nora Mendizabal (Otxandio-Andoain) Madalen Etxegarai eta Uxue Oses oñatiarren aurka aritu dira. Lehendabiziko tantoak gogorrak eta borrokatuak izan diren arren, ia denak gorrien alde erori dira eta alde nabarmena lortu dute markagailuan (13-3). Une horretan, partidari buelta eman nahian, urdinek euren tokiak aldatu dituzte, baina ezer gutxi konpondu ahal izan dute Etxegarai-Osesek nagusi izaten jarraitu baitute eta erraz lortu dute finalerako bigarren txartela (18-7)

Emaitzak:

Maria Granado-Ainhoa Lakuntza 18 / Ane Mendiburu-Laia Salsamendi 11

Madalen Etxegarai-Uxue Oses 18 /Ainhoa Ruiz de Infante-Nora Mendizabal 7