HAMASEI urtez antolatudugu lasterketa hau etahirutan bakarrik egindu euria”, azaldu dio DEIAri JavierCorralesek, Munarri Atletismo Taldekokideak. Bakarrik hirutan egindu euria, baina azken honetan haizeaeta hotza ere egon dira. Udaberriagertu-gertu badago ere, neguaazken astinduak ematen ari da. Goizahotza izan zen, eta lehen orduetatikeuria tarteka agertu zen,minutu batzuetako zaparradekinbatera. Euriaren eta hotzaren erruz,Sopelako Herri Lasterketako hamaseigarrenedizioa distirarik gabegeratu zen erabat. Aurreko iganderako,lasterketaren egunerako,meteorologia aurreikuspenek eguneuritsu eta hotza iragartzen zuten,eta halaxe izan zen. Nolanahi ere,aurreko urtekoa gertatzeko esperantzazegoen. Izan ere, aurreikuspenakokertu egin ziren eta eguzkiaegin zuen egun osoan. Eguraldieskasaren ondorioz, eskolartekokategorietan parte-hartzea txikituegin zen. 800 umek eman zuten izena,eta azkenean gutxiago agertuziren. “Bagenekien eguraldi txarraeginez gero ume asko ez zirela etorriko,eta hala izan da. Nagusien kategorian ez da gertatzen, bainaumeenean bai”, ziurtatu du Corralesek.
Dena dela, ausart ugarik ez zutenhitzorduarekin huts egin, eta goizeko10.30 baino lehen erakundeakantolatutako zirkuitura iritsi ziren.Horrela, txikienek 400 metroko distantziaegin zuten, benjaminaurrekoek bezala. Benjaminek 800metro egin zituzten, eta kimuek1.200 metrokoa egin zuten. Haurrek1.500 metroko ibilbideari egin ziotenaurre, eta kadete eta gazteek,3.000 metrokoari. Lasterketa guztiakmistoak izan ziren, eta dominabana eman zieten txikien etabenjamin aurrekoen kategorietakolehen hiru sailkatuei, eta garaikurraeta domina bana, gainerakoei.Gainera, parte-hartzaile guztiekhornidurako poltsa bana jasozuten.
Lasterketetan giro paregabea izanzen. Txikienek gurasoen laguntzaizan zuten. Elkarrekin korrika eginzuten, beldurrik ez izateko. Mugikorrakeskuetan, inork ez zuenseme-alaben proba galdu nahi izan,taldeka jartzen ziren mugimenduguztien irudiak egiteko. Hala ere,parte-hartzaileren bat negarrezhasi zen irteeran bertan, edo korrikaegiten denbora gutxi zeramala.Hori bai, parte-hartzaile batzuknabarmendu egiten ziren, ia-iaberen gurasoak baino azkarragojoan zirelako.
Benjaminen kategorian esperientziagehiagoko korrikalariak ikustenziren, eta igartzen zen kros bat bainogehiago eginda zituztela. Irteeragogorra, lasaitasuna lasterketaerdian eta esprint handia bukatzeko.Hala ere, bati baino gehiagori lasterketaluze egin zitzaien, eta ikusleekanimatzen bazituzten ere, bukatzeaasko kostatu zitzaien.
Bestalde, beste urte batzuetanbezala, proba solidarioa izan zen.Korrikalari bakoitzak kopuru batordaindu zuen dortsalagatik; bieuro senior eta beteranoen kategorietaneta euro bat gainerakoetan.Munarri Atletismo Taldeak AprendeTEAelkarteari eman dizkiodohaintzak, Autismo EspektroarenNahasteak eta Asperger dituztenFamilien Prestakuntza eta AisiarenSustapenerako Elkarteari.
Emaitzei dagokienez, lasterketakhonela bukatu ziren: kimuetan,Julene Arriaga izan zen azkarrena,eta ondoren, Aner Céspedes eta IñigoSarro. Haurren mailan, JuanAbaitua izan zen lehena, eta ondoren,Unai Eizagirre eta Haizea Rueda.Bukatzeko, kadete-gazteen kategorianEki Egigurenek, EnekoMelendezek eta Telmo Sanzek osatuzuten podiuma.
Ezustekoak eta faltak egon bazirenere, antolakuntza oso pozikdago parte-hartzearekin. Alabaina,espero dute datorren urtean eguraldihobea izatea. Hala ere, Sopelakoneska-mutilez gain, beste klubbatzuetako atletak ere etorri dira,esaterako, Bilbao Atletismo Taldekoak,Santurtzi Atletismo Taldekoakedo Berango Atletismo Taldekoak.
Eskolarteko krosen denboraldiabukatu bada ere, korrikalariek probagehiago dituzte egutegian lasterkaegiteko. Izan ere, herri krosekdenboraldiaren gainerako hitzorduakhartzen dituzte. SopelakoHerri Lasterketa haietako bat da.Euriak eguna zapuztu du, bainaseguruenez datorren urtean zorteaizango dugu hitzordu honetan, etabeti bezala Sopelako eta ingurukojende ugarik hartuko du parte.