BILBO. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta RETAbet Bilbao Basket saskibaloi taldeak bien arteko lankidetzarako hitzarmen markoa izenpetuko dute datorren astelehenean, abenduaren 19an, Bizkaia Aretoko Elhuyar entzunaretoan, Bilbon.

Akordioak bi erakundeen arteko elkarlanerako hitzarmen marko egokia ezarri nahi du saskibaloiaren praktika, sozializazioa, ikasketa eta baloreak unibertsitate komunitatean garatzeko, EHUk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Sinadura ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da, eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, Eduardo Garate RETAbet Bilbao Basket zuzendari nagusiak eta Raül López taldeko kirol zuzendari eta jokalari ohiak parte hartuko dute.