Síguenos en redes sociales:

Alberto Contador ez da Vueltan egongo

Alberto Contador ez da Vueltan egongoEFE

MADRIL. Javier Guillen Espainiako Vueltako zuzendari nagusiak gaur iragarri du Frantziako Tourra irabazi berri duen Alberto Contador ez dela itzuli espainiarreko 65 edizioko irteeran izango, baina bai Andy eta Frank Schleck (Saxo Bank), Denis Menchov (Rabobank), Vincenzo Nibali eta Roman Kreuziger (Liquigas), Joaquim Rodriguez (Katusha) edota Carlos Sastre (Cervelo). Halaber, Samuel Sanchez Euskaltel Euskadi txirrindulari asturiarrarekin negoziatzen ari dela jakinarazi du.

Espainiako Vueltako zuzendari nagusiak deitoratu egin du Contador ez egotea abuztuaren 29tik irailaren 19ra jokatuko den itzulian, baina "beti" izango dela "ongi etorria" nabarmendu du.

"Vuelta handia izango dela uste dut. Albertok (Contador) ez etortzea erabaki du eta hemendik zorionak ematen dizkiot Tourra irabazteagatik. Ez badator, ez da ezer gertatzen. Hau beti izango da bere lasterketa eta beti izango da ongi etorria", adierazi du Guillenek San Martin de Valdeiglesias eta 'Bola del Mundo' delakoa lotuko dituen Vueltako 20. etaparen aurkezpenean.

Zentzu honetan, Guillenek baieztatu du Schleck anaiak, Menchov, Nibali, Kreuziger, Joaquim 'Purito' Rodriguez eta Carlos Sastre irteeran egongo direla, eta Samuel Sanchezekin bere parte-hartzea negoziatzen ari direla.