Ane Zugazaren kultur gomendioak

18 urteko artista bilbotarrak "Harrapazank" leihaketaren azken edizioa irabazi zueneteik, formatu txikiko kontzertuak egiten ibili da. Bere azken abestia, 'Ortzimuga'

19.04.2022 | 12:28
Ane Zugaza, artista bilbotarra.

Ane Zugaza duela 18 urte Bilbon jaiotako artista da. Hamar urterekin izan zuen esku artean lehen gitarra eta ordutik jo besterik ez du egin. 16 urte zituenean, bere olerkiak musikatzen eta abestiak sortzen hasi zen gitarraren laguntzaz, eta beste artista batzuen abestien bertsioak ere egiten ditu. Gaur egun, Bilboko "Harrapazank" lehiaketaren azken edizioa irabazi zuenetik, batetik bestera dabil formatu txikiko kontzertuak egiten. Bere azken abestia, 'Ortzimuga', Spotify plataforman dago entzungai.

Ane Zugazaren kultur gomendioak:

Abesti bat: The Tramps taldearen 'Disco Inferno'. Garai bateko funk eta disco doinuetara garamatzan kanta da. Etxea garbitu zein autobusean zoazen bitartean, uneoro da perfektua.

Musika talde bat: Amooma. Funk musika eta rapa nahastuz, letra oso adierazgarriak eta melodiak dantzagarriak bateratzeko gai dira. Disko berria argitaratu zuten otsailean eta orain oholtzaz oholtza dabiltza hura aurkezten.

Liburu bat: 'La casa' (Paco Roca). Nobela grafiko honek izugarrizko sentsibilitate eta intimitatez kontatzen du familia baten barruko gertakari bat.

Antzezlan bat: '¿Qué fue de Ana García?'. Antzezlan gordina eta zuzena. Desberdina den horren aurka sortzen diren indarkeriez hitz egiten duen obra bat da.

Film bat: 'Cinema Paradiso'. Ez da zinema amorratua izan behar klasiko hau hasieratik amaierara gozatzeko. Zinema bera gaitzat duen pelikula xume bezain goxo honek haurtzaroa, pasioari eta bizitza bera goraipatzen ditu.

noticias de deia