AINARA Azpiazu Aduriz (Hernani, 1980) Soziologian lizentziatu zen, AAEE ikasketak egin zituen, eta ondoren Italian Master in Illustrazione per l'Editoria. 2008tik irudigile profesional gisa dihardu ilustrazioak, komikiak eta muralak eginez. 20 liburutik gora ilustratu ditu, azkena, 'Basoan Barna' izeneko album ilustratua, ilustratu ez ezik, idatzi ere egin duena. Irrien Lagunak, Xabiroi, edo Tupust! bezalako argitalpenetan ikus dezakegu Azpiazuren lana eta muralei dagokionez, Hernaniko Tilosetan edo Usurbilen Babarrunaren rotondan, besteak beste. Horrez gain, udaletarako kartelak eta eskuorriak ere sortzen ditu, gehienbat euskara, kultura eta berdintasun sailekin lotuak.

Abesti bat:

Maite Larbururen 'Arrailak'

Album ilustratu bat:

'Ama Medusa' (Kitty Crowther). Hau aipatzen dut euskaraz dagoelako baina egile honen lanetan gai sakonak oso modu inteligentean lantzen ditu, filosofia eta umorez beteak daude. Bere edozein tituluk merezi du irakurria izatea.

Liburu bat:

'Rosalie Blum'

Podcast bat:

'Barruan gaude'

Telesail bat:

'The Maid' (Netflix)

Sortzaile bat:

Tove Jannson