Musikaria

Iñigito Txapelpunk: "Umeak oso parte hartzaileak eta gertuak dira, bihotza magiaz betetzen digute"

Liburu musikatu berria argitaratu du Iñigito Txapelpunk-ek: 'Ipuin hunkigarriak'. Euskal Herri magikoa izeneko bildumaren bigarren atala da hau eta Denonartean argitaletxearen babesean kaleratu du

04.06.2021 | 11:55
Liburu musikatu berria argitaratu du Iñigito Txapelpunk-ek: 'Ipuin hunkigarriak'.

MUSIKA munduan ibilbide luzea du Iñigo Arrasatek (Iñigito Txapelpunk). 1986an Askatu musika hirukotea sortu eta handik urte bira konpositore eta gitarrista lanetan hasi zen Etsaiak taldean. 1999an, aldiz, Txapelpunk sortu zuen, oraindik aktibo dagoen taldea. Azken urtean, bestalde, erregistroa aldatu eta haurren-tzako ipuin bilduma musikatuan ari da lanean: Euskal Herri magikoa (Denonartean).

Zergatik erabaki duzu bilduma hau sortzea?

-Beharrezkoa da E.H. magikoa-n bizitako abenturak idaztea, abestea eta gure errealitate honetan konta-tzea. Txikitan hainbat aldiz egon gara hor, irudimena erabiliz, jokoaren bitartez€ Nagusitzen garenean beste errealitate batean bizi gara: kezkak, hipotekak, langabezia, injustizia, gerrak€ Tarte txikia geratzen zaigu deskonektatzeko eta haurtzaroan bizitako magia ahazten zaigu. 2018an bilduma hau sortu nuen, literaturaren magia musikaren magiarekin uztartuz. Izan ere, ipuinak irakurtzerako orduan gora-behera emozionalak ditugu, eta bilduma honek emozio horiek sendoagoak egiten ditu abestiei esker, ipuinak hobeto ulertzen eta sentitzen laguntzen digutelako.

Zein da bilduma honen helburua?

-Euskal Herriko herri guztiek beraien magia idatzita eta abestuta eduki dezaten da helburua. Guraso, izeko-osaba, anai-arrebak, amuma-aitxitxa€ ipuin kontalari bihurtzea beste helburu garrantzitsu bat da, baita haurrei ipuinak sentitzeko eta bizi-tzeko formatu berezi bat eskaintzea ere, eta bizitzako balore guatxiak erakustea, hauek baitira bizitzan zorion-tsu egiten gaituztenak.

Erregistroa guztiz aldatu duzu proiektu honetan, eroso sentitzen zara?

-Oso eroso sentitzen naiz. Proiektu hau aurrera eramateko lan asko egin dut. Mundu magikoan barrena bidaiatzeaz gain, ipuinak ida-tzi, kantuak konposatu eta estudioko teknikari eta ekoizlea izan naiz. Egunean 10 ordutik gora egin dut lan, baina erraza egin zait eta gustura egin dut. Horrez gain, "Txiki handia zara" ipuin kontalari, kantalari eta dantzari taldea sortu dugu E.H. magikoa zuzenekoetara eramateko. Ikuskizunetan emozio berri eta politak sentitzen ari naiz. Bost urteko mutiko batean bihur-tzen naiz, eta halaxe sentitzen eta bizitzen dut ikuskizuna. Umeak oso parte hartzaileak eta gertukoak dira, bihotza magiaz betetzen digute.

2020an kaleratu zenuen bildumako lehenengo atala: 'Gabonetako ipuinak'. Zelako harrera izan du?

-Harrera ezin hobea izan da! Egoera zein den ikusita ez genekien kaleratu ala ez, baina ezin izan nuen gehiago atzeratu. Ezin nuen magia hau kajoian gordeta luzaroan utzi. Azkenean Denonartean argitaletxeak eta nik aurrera egitea erabaki eta 2020ko azaroan kaleratu genuen Gabonetako ipuinak. Lehenengo egunetik izandako harrera onak eraman gintuen bigarren edizioa ateratzera.

Bigarren atala ere argitaratu berri duzu: 'Ipuin hunkigarriak'. Zer topatuko dugu honetan?

-Hiru ipuin eta 10 kantuko CDa. Ipuin bakoitzak hiru abesti ditu, eta Euskal Herriko herri baten magia kontatzen du. Lehenengo alean Zamudio, Mungia eta Zugarramurdiko istorioak kontatzen dira. Bigarren honetan, aldiz, Lekeitio, Mendexa eta Larrabetzukoak.

Zelakoak dira ipuinak?

-Beti irabazi izeneko ipuinak haurren-tzako futbol txapelketa bat du ardatz. Mendexakua eta Filotonia dira final honetan elkarren aurka arituko diren bi taldeak. Aurrez aurre dauden neskatxoek erakutsiko digute zein den beti irabazteko sekretua. Aittitta makurra izenekoa, bestalde, arran-tzatik bizi den lekeitiar arrantzale familia baten istorioa da. Egun batean, bete-betean, tragedia bat gertatzen da, eta hori konpondu beharko dute, irudimena erabiliz eta taldean lan eginez. Eta Larrabetzuko handienak ipuinak Mattin eta Paskuala anai-arreben istorioak kontatzen ditu. Beraien desira handiak izatea da. Basoan galtzen dira, dena jartzen zaie kontran, eta egoera zail horretan bere lagunik hoberenak izango direnak ezagutuko dituzte: bi estralurtar.

Zerk inspiratzen zaitu?

-Ingurua, familia eta lagunak oso garrantzitsuak dira niretzako konposatzeko orduan. Aritz eta Etxahun nire lobek zabaldu dizkidate E.H. magikoko ateak. 2018an, beraiekin jolasten, 5 urteko mutiko baten bihurtu nintzen. Haurra nintzenetik sentitu izan ez nituen sentsazioak bizitzen hasi nintzen berriro.

Hainbat pertsonen kolaborazioarekin osatu duzu bilduma€

-Bai, gozada bat izan da eta emaitzarekin oso harro nago. Hauek izan dira kolaborazioak: Maria Redondo, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Aritz Gallastegi, Angel Garitano "Ondarru", Oihane Eskurza, Galder Elorza, Isun-tza Arraun Taldeko neskak, Larrabe-tzuko eskolako neska-mutilak eta Atrofi. Mila esker bihotzez!

Baduzue zuzenean aurkezteko datarik zehaztuta?

-Maiatzaren 15ean eman genion hasiera birari, Lemoan, eta ekainean baditugu beste data batzuk: 8an Sestaon eta 26an Zierbenan. Harremanetarako, info@txikihandiazara.eus helbidea eta 657738251 eta 946228351 telefonoak erabiltzen ditugu.

Zeintzuk dira zure erronkak?

-Rockadiktoa naiz, beraz, nire adikzioa elikatzen jarraituko dut. Momentu honetan konposizio lanetan nabil, datorren urtean Txapelpunk-en diska berria datorrelako, eta E.H magikoa bildumari dagokionez, urtero ale berri bat kaleratu nahi dut. Horrez gain, beste erronka polit ba-tzuetan sartuta nabil€ Momentuz ezin dut ezer aurreratu, baina adi! Laster informazio gehiago edukiko duzue...

 
noticias de deia