Nere Falagan (Sopela, 1991) zinemagilea da. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Leioan. Bertan zegoela, behin Javi Aguirre argazki zuzendariak masterclass bat eskaini zuen fakultatean eta bertan inspiratu zen. Hori dela eta, Argazki Zuzendaritza ikastea erabaki zuen. 2018tik hainbat proiekturen argazki zuzendaritzaz arduratu da. Aipatzekoak dira 'Fabricando Mujeres' (Al Borde Films), 'Tacto' (David Ontoria), 'Ni naiz naizena' (Izaskun Arandia), '(Ez)ezagun' (Maitane Carballo) eta 'Aztarnak' (Maru Solores).

Fikzioa gustuko badu ere, dokumentaletan erosoago sentitzen da sortzailea. Bada, bere izaera eta filosofiarekin bat egiten du. Errealitate askotara gerturatzeko aukera ematen du. Nolabait ere, Falaganek sentitzen du istorio hauek kontatzean gizarteari zerbait ematen diola, zinema hezitzailea izan daitekeela uste baitu. Tarteka, zinema eta bideo klaseak ere ematen ditu. Kuriositate handiko zinemagile honek kultura maite du, baita natura eta pertsonak ezagutzea ere.

Abesti bat:

'René' (Residente)

Musika talde bat:

Dub Inc

Liburu bat:

'10 ingobernables' (June Fernandez)

Antzezlan bat:

'Ikimilikiliklik' (Marie de Jongh)

Film bat:

'Bar Bahar, entre dos mundos'(Maysaloun Hamoud)

Kontzertu areto bat:

Bilboko Kafe Antzokia