Betidanik izan da ipuin zalea Aintzane Usandizaga (Lasarte, 1988). Denetik irakurtzea gustatzen zaion arren, “harreman berezia” du ipuinekin, eta horri eutsi dio sor-tzeko garaian ere. Zortzi istorio bildu ditu Kabitu ezina (Elkar) liburuan. Narrazioetako bakoitzak bere istorioa kontatzen du, bakoitza bere testuinguru eta pertsonaiekin. Baina zortzi ipuinak “guztiz autonomoak” diren arren, idazlea konturatu zen bazeudela errepikatzen ziren hainbat “gai, giro edo sentsazio”. “Horietako bati Kabitu ezina deitu nion, ezinegon bat dena, inguruan ez enkajatzearena, norbere baitan ondo ez sentitzearena? Izen hori jarri nionetik, leku gehiago joan zen hartzen, forma eta intentsitate ezberdinekin, ipuinetako pertsonaia ezberdinetan”, kontatu du idazleak. Hala, guztia forma hartzen hasi zen, eta beste ipuin batzuk sortzen jarraitu zuen Usandizagak, azkenik liburu bilakatu zen arte.

Istorioen bitartez, Usandizagak paperera eraman nahi izan ditu betidanik arreta ematen dioten hainbat gai, egoera edo jokaera. Nola definitzen dugun gure burua, nola eraikitzen dugun inguratzen gaituen horrekiko eta bizi dugunarekiko... “Interes berezia pizten didate, esaterako, talde harremanek, zer rol hartzen edo ezartzen diren horietan, nola bilatzen dugun oreka taldean bakoitzak duen eginkizunaren arabera, eta hori alda-tzen denean nola sortzen diren desorekak”.

Bizitza ulertzeko moduak dira horiek, egilearen aburuz, eta eguneroko egoera xumeen bitartez, gai horien inguruan sakontzeko saiakera egin du liburuan.

HARREMANAK OINARRI Giza harremanek ardazten dute Kabitu ezina, “literaturako gai nagusietako bat”, Usandizagaren esanetan. Harreman mota ezberdinak aurkituko ditu irakurleak narrazioetan: familia eta lagun artekoak, lan eremukoak zein nork bere buruarekin dituenak. Eta horietan sortzen diren tentsioak eta egoerak dira liburuaren mamia. “Iruditzen zait bakoitzak bere izaera eraikitzen duela bere inguruko talde horien arabera ere. Nahiz eta zuk pentsatu oso pertsona bakartia edo autonomoa zarela, horrela sentitzeko talde hori behar duzu. Beti ari gara gure burua eraikitzen, nahitaez, izaki sozialak garelako”.

Normala izateaz Judith, Bengo, Bea? Euren testuinguruaren arabera “normalak” dira ipuinetako protagonistak. Baina zer da normala izatea? Horri buruzko hausnarketa ere egin du Usandizagak, enkajatzeaz eta lekuz kanpo egoteaz. “Pertsonaia hauek, hasieran behintzat, badirudi koherenteak direla, baina denok dauzkagu gure zurrunbiloak, esatera ausartzen ez garen pentsamenduak eta kontraesanak, askotan geuk ere ulertzen ez ditugunak”. Ezohikoak eta ba-tzuetan xelebreak diren egoerek hori aktibatuko dute liburuko pertsonaiengan.

Kabitu ezinaren sentsazioa dute liburuko pertsonaiek, egoera ba-tzuen aurrean eroso sentitu ez eta bulkada bat sentitzen dute hortik alde egiteko, “oso sentsazio fisikoa” da, Usandizagaren ustetan. “Askotan sentsazio hori arrazoimena baino lehen dator. Pertsona bakoitzarengan, seguruenik, ezberdina izango da, ipuinetako pertsonaien kasuan: bati eskuak izerditan jarriko zaizkio, besteari urdaila uzkurtuko zaio, hirugarren bati eztarria itxi? Batzuetan arrazoitzera iristen zara eta beste batzuetan sentsazioarekin bakarrik gelditu”.

Bakardadea eta heriotza Egunerokotasunean edonork bizi di-tzakeen egoerez eta egoera horiek eragindako sentipenei buruz ida-tzi du Usandizagak. Bakardadeaz, esaterako, eta nola berau pertsona bakoitzarentzat ezberdina izan daitekeen. “Batzuentzat bakardadea da ez edukitzea norekin hartu kafe bat, beste pertsonaia asko jendez inguratuta daude eta badute norekin kafea hartu, baina bakarrik sentitu daitezke, hala ere”, dio idazleak. Sentsazio horien aurrean bakoitzak dituen heldulekuak ezberdinak dira, eta hori ikusiko da Kabitu ezina liburuko pertsonaiengan. Bizitzaz ari den heinean, heriotza ere azaleratu du egileak tarteka liburuan. “Horren aurrean ditugun erreakzioak esangura-tsuak dira, gure izatearekin aurrez aurre jartzea da, azken finean”. Umore beltza ere sartu du herio-tzaren gaiaren bueltan.

Liburuan bere burua hustu izanaren sentsazioa du Usandizagak. Idazketak berak “bestela iritsiko ez litzatekeen lekuetara iristeko” balio izan diola uste du, buruan dituen egoeretan sakontzeko modua izan baitu. Aurrera begira, idazten jarraitzeko asmoa du lasartearrak: “gero idatzitakoak liburu forma hartuko duen eta noiz edo nola egingo duen, baina idazten jarrai-tzeko gogoa, oraingoz behintzat ez zait kendu”.