Síguenos en redes sociales:

'La ventana abierta' filma aurkeztu dute FANT jaialdian

Ana Gracianiren filma Golem-Alhondiga zinemetako 1. aretoan proiektatuko da gaur, maiatzak 12, asteartea, 19:40an

'La ventana abierta' filma aurkeztu dute FANT jaialdianB. U.

Astearte honetan, maiatzaren 12an, arratsaldeko 19:40tik aurrera, Golem-Alhondiga zinemetako 1. aretoan ikusi ahal izango da Ana Graciani zuzendariaren 'La ventana abierta' filma. Gaur goizean, zuzendariak berak FANTeko zuzendaria den Amaia Domingorekin batera aurkeztu du FANT-Zinemaldi Fantastikoa jaialdiaren 32. edizio honetako Sail Ofizialean lehiatuko duen lana. Beraiekin batera Unax Ugalde eta Adriana Camarena aktoreak izan dira.

Zuzendariak

Ana Graciani Estatuko antzerkigile polifazetikoa, gidoilaria, zuzendaria eta kazetaria da, oso ezaguna arte eszenikoetan nahiz ikus-entzunezkoen sektorean egindako lan oparoarengatik. Kazetaritzan eman zion hasiera ibilbide profesionalari eta, ondoren, karrerari bira bat ematea erabaki zuen arte eszenikoen kudeaketan, produkzioan eta banaketan murgiltzeko, fikzioa idazten eta zuzendari-lanak egiten erabat hasi aurretik. Antzerkigile bezala, hamar antzezlan baino gehiago idatzi eta estreinatu ditu.

Ikus-entzunezkoen arloan, gidoilari bezala nabarmendu da “El mundo es suyo”, “Perdóname Señor”, “Entreolivos”, “La Rueda”- Drogen aurkako Sofia Erregina Saria 2015-eta abar bezalako serie eta film luzeetan. 2014an, “¿Dónde están las llaves?” film laburra estreinatu zuen (film horren gidoia idatzi zuen eta filma zuzendu zuen). Zuzendaritza zinematografikoan bakarka telebistarako “La boda” (2019) filmarekin egin zuen debuta.

'La ventana abierta' filmaren aurkezpena.

Unax Ugalde aktore gasteiztarrak antzerki, zinema eta telebistako proiektu askotan hartu du parte. Hainbat sari baditu; tartean, Aktore Protagonista Onenaren Saria Ourenseko Zinema Independentearen Jaialdian, Aktore Protagonista Onenaren Saria Viña del Mar-eko Zinemaldian edo Aktore Onenaren Saria (2008) Valladolideko 53. Zinema Astean (Seminci).

Ibilbidea ETBrako egindako “Entre dos fuegos” (1998) telesailarekin hasi zuen, eta, ondoren, estatuko kateetako “El grupo” edo “Periodistas” serieetan parte hartu zuen; lan horiengatik Aktoreen Batasunaren izendapenak eskuratu zituen. Pantaila handian, berriz, “Báilame el agua” filmean egin zuen debuta, eta, ondoren, honako hauek etorri ziren: “Jardines deshabitados”, “Volverás”, “Báilame el agua”, “Mi dulce”, “Frío sol de invierno”, “Reinas”, “Alatriste”, “Los Borgia”, “Bon apetit”, “Los fantasmas de Goya”, “La Buena Nueva”, “Savage Grace”, “El amor en los tiempos del cólera”, “Tequila Bypass”, “Lasa y Zabala”, “Operación Concha”, “Black is Beltza” (animazioko film horretan bere ahotsa eskaini zuen), “Che, el argentino”, “La estrategia del pequinés”, “La Piel del Tambor” edo “Ya no quedan junglas”.

Malagako Adriana Camarena aktorea Pablo Oteroren “Umbra” film laburreko protagonista izan zen, Alicia Morunorekin batera. Lan horren truke Haur Aktore Onenaren Saria eskuratu zuen Belgikako Night of the Horror Festival jaialdian eta Aktore Onenaren Saria Mexikoko Animal Film Festivalean. Telebistan, Paco Plazaren “Hermana muerte” lanean parte hartu du.