Síguenos en redes sociales:

Zoe Berriatuak bere film berria aurkeztu du Bilbon

Azkuna Zentroko Auditorioan ikusi ahal izango da gaur, maiatzak 10, igandea, 21:30ean

Zoe Berriatuak bere film berria aurkeztu du BilbonB. U.

Igande honetan goizean, Zoe Berriatua zuzendariak bere film berria, 'Buffet libre' izenekoa, aurkeztu du Bilbon eskainitako prentsaurreko batean. Filma Bilboko Udalak antolatutako FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Sail Ofizialean lehiatuko da. Filma gaur, 21:30etik aurrera, ikusi ahal izango da Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaoko auditorioan.

Azkuna Zentroan egin den prentsaurrekoan, Amaia Domingo, FANTeko zuzendaria; Zoe Berriatua, filmaren zuzendaria; Rosa Vercher, ekoizlea eta protagonistetako bat, Antonio Dechent aktorea izan dira. Azken hori, gainera, Bilboko Zinemaldiaren Sail Ofizialean izango da, baita ere, “Cuantica Rave” filmarekin.

Zuzendariari buruz

Zoe Berriatua madrildarra zinema, publizitate eta antzerkiko zuzendaria eta errealizadorea da, animazioan, diseinuan eta efektu berezi digitaletan aditua eta ilustratzailea eta idazlea izateaz gain. Honako film labur hauengandik ezaguna da: “Moebio”; “El despropósito” – Silver Roel sariaren irabazlea Medina Film Festivalen)-, “Monstruo”, “Epílogo”; “Quédate conmigo”; “La cosa en la esquina” -Edinburgoko Zinemaldian eta I've Seen Films-International Film Festivalen izendatua-; "Lazarillo Z, Matar zombies nunca fue pan comido"; eta “El último plano”. Gainera, “Los héroes del mal” (2015) –Film Onenaren izendapena izan zuen Malagako 2015eko Zinemaldian- eta “En las estrellas” (2018) film luzeak zuzendu ditu. Efektu bisualen bere estudioa ere zuzentzen du, LA BESTIA VFX, eta aktore gisa lan egin du telesail eta filmetan.

Antonio Dehentek zinema, antzerki eta telebistako proiektuetan egin du lan. Haren filmografian 140 bat film daude, berrogeita hamar bat film labur eta genero desberdinetako beste hainbat telesail; tartean, “El Lute”, “Solas”, “Intacto”, “7 vírgenes”, Smooking Room“, “Alatriste”, “Los Borgia”, “La voz dormida”, “Esperpentos”, “Papeles”, “Parenostre” edo “A puerta fría”. Jose Luis Garci, Vicente Aranda, Mario Camus edo Chus Gutierrez bezalako zuzendari hain ospetsuen agindupean lan egin du. “Intacto” lanarengatik, 2002ko Goya Sarietan izendatu egin zuten eta Andaluziako aktore onenaren ASECAN saria eskuratu zuen. “Smoking room” filmarengatik, berriz, Zilarrezko Biznaga lortu zuen Malagako Zinemaldian eta ASECAN saria ere bai. “A puerta fría” filmarengatik Biznaga jaso zuen Malagan, saria Toulouseko Zinemaldian eta baita San Jordi saria ere.