Larunbat honetan goizean, maiatzaren 9an, gaur gauean bertan Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaoko auditorioan proiektatuko den 'Cuántica Rave' izeneko filma aurkeztu dute, Bilboko Udalak antolatzen duen FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoa jaialdiaren baitan. Paco L. Campanok zuzendutako filma jaialdiaren Sail Ofizialean lehiatuko da. Aurkezpenean, zuzendariarekin batera, Amaia Domingo zinemaldiko zuzendariak eta Antonio Dechent aktoreak hartu dute parte, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan egindako prentsaurrekoan.

Zuzendariak

Paco L. Campano diziplina anitzeko zinemagilea da, ibilbide luzea du editore, gidoilari eta errealizadore gisa, eta “La Peste” (2019) bezalako seriearen eta “La furia de Mackenzie” (2005) bezalako filmaren proiektuetan nabarmendu da. Efektu berezien diseinuan, bideoklipen zuzendaritzan eta Puerto de Santa Mariako Monkey Week eta Sevillako Zinema Europarra bezalako jaialdietarako sorkuntza bisualean landu du talentua. Gonzalo Garcia Pelayoren zineman (“10+1” proiektuan) egin du lan, eta hainbat dokumental eta film laburretarako soinu-banden antzerki-egile eta konpositore saritua da.

Antonio Dechentek zinema, antzerki eta telebistako proiektuetan lan egin du. Haren filmografian 70 bat film aurkitzen dira, berrogeita hamar bat film labur eta genero desberdinetako beste hainbat telesail, horien artean, “El Lute”, “Solas”, “Intacto”, “7 vírgenes”, Smooking Room“, “Alatriste”, “Los Borgia”, “La voz dormida” “Esperpentos” edo “A puerta fría”. Jose Luis Garci, Vicente Aranda, Mario Camus edo Chus Gutierrez bezalako zuzendari hain ospetsuen agindupean egin du lan. “Intacto” lanarengatik, 2002ko Goya Sarietarako izendapena lortu zuen eta Andaluziako aktore onenaren Asecan saria ere bai. “Smoking room” lanaren truke, berriz, Zilarrezko Biznaga lortu zuen Malagako Zinemaldian eta baita Asecan saria ere. “A puerta fría” filmarengatik, Biznaga saria jaso zuen Malagan, saria Toulouseko Zinemaldian eta Sant Jordi saria.