Joxe Azurmendi, azken euskal eruditoa, zendu da
Filosofoa, pentsalaria eta saiakeragile zegamarrak, 40 liburu eta 500 artikulu baino gehiagoko legatu materiala utzi du
Joxe Azurmendi, atzo asteartearkin, zendu zen, Donostian, 84 urte zituela. Filosofoa, goi mailako pentsalari eta intelektuala, poeta, saiakeragilea, EHUko katedradun emeritoa, ohorezko euskaltzaina eta, beste guztiaren gainetik, euskalduna eta euskaltzalea, Azurmendik 40 liburu eta 500 artikulu baino gehiagoko legatu materiala utzi du euskal gizartean. Zegaman jaio zen 1941ean eta hamar urte zituela, bere ekimenez eta familiaren iritziaren aurka, Arantzazuko frantziskotarrekin ikastera joan zen. Gerora, 1957an, Erriberriko komentuan filosofia ikasi zuen hiru urtez, azkenik, 1959an Arantzazura itzuli zen Teologia ikastera.
Han ikasi omen zituen bere bizitza markatuko zituzten hainbat printzipio: askatasuna, maitasuna eta guztiaren gaindiko maitasuna. Horrela onartu zion hedabide honi 2018an, Gipuzkoako Foru Aldundiak eman zion Urrezko Dominaren inguruko elkarrizketa batean. Hala nola, Arantzazuko urteek beste ezagutza batzuk ere ekarri zizkioten pentsalariari: klase izaera eta komunitatearen garrantzia.
Temas
Más en Cultura
-
India premia un cortometraje del cineasta durangarra Egoitz Carpenter
-
Lorenzo Silva, Clara Sánchez y Daniel Innerarity, entre otros, presentarán sus últimos libros en Bidebarrieta
-
Kate Bush: de ‘Cumbres borrascosas’ a ‘Strangers Things’
-
Mari Puri Herrero, artista: "De niña no me gustaban los juegos, mis recuerdos son siempre con las manos manchadas de colores”