Larunbat honetan, ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Arriaga Antzokiak agur esango dio 2024-2025 denboraldiari Ludwig van Beethoven konpositore ospestuaren Missa Solemnis maisulanarekin, Arriaga Antzokiak berak ekoitzitako kontzertua.

Arriaga Antzokiak datorren larunbatean, ekainaren 21ean, itxiko du 2025-2026 denboraldia. Amaiera Arriaga Antzokiak berak ekoitzitako kontzertu batek emango du, eta Ludwig van Beethoven ospetsuaren Missa Solemnis maisulan handiaren indar eta sentsibilitate guztia eramango dizkio publikoari.

Nuno Coelho portugaldar zuzendari gaztea arduratuko da musika zuzendaritzaz —gaztea izan arren, ibilbide oso oparoa du dagoeneko—, eta lehen mailako lau abeslarik interpretatuko dute: Mira Alkhovik, Nerea Berraondo, Michael Porter eta David Menéndezek; haiekin batera arituko da bi talderen baturak osatutako 100 ahotseko abesbatza handia, Bilboko Koral Elkarteak —Enrique Azurzaren zuzendaritzapean— eta Iruñeko Orfeoiak —Igor Ijurraren zuzendaritzapean— osatutakoa. Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) arduratuko da interpretazio instrumentalaz.

Musikalki, Missa Solemnis obra exijente bat da, erresistentzia handia eskatzen baitie abeslari guztiei. Solistek ez dituzte aria solistak eta duetoak; aldiz, sarritan abesbatzarekin elkartzen dira, baldintza beretan. Interpreteentzat erabateko desafioa diren zatiak daude: nota eutsien tentsioa koruan, kontraste dinamikoak eta tematikoak, orkestra-idazketaren birtuosismoa, zeinak indar ikaragarria duten pasarteak leuntasun handiz burutu behar diren beste batzuekin nahasten baititu… Hori dela eta, Missa Solemnis obrak musika sinfonikoaren erreferente izaten jarraitzen du, eta mendeetan zehar entzuleak eta musikariak inspiratu ditu bere edertasun eta ahalmen emozionalarekin.

Obrari buruz

Missa Solemnis maisulan monumental bat da. Kristau-liturgiarako egina izan arren, lanak gainditu egiten esparru erlijiosoa, eta gai unibertsalak jorratzen ditu: errukia eta erredentzioa. Lanean zehar, Beethovenek emozio-sorta zabala esploratzen du, solemnitatetik eta kontenplaziotik hasi eta asalduraraino eta ospakizuneraino. Horri esker, lanak sakontasun emozional aparta du. Rudolf von Habsburg artxidukea, Beethovenen ikasle eta babeslea, Olmützeko apezpiku izendatu behar zutelako ekin zion konpositoreak lanari. Hori ospatze aldera, Beethoven 1818an hasi zen partitura lantzen, baina 1822ra arte ez zuen amaitu. 1824ko maiatzean, obra partzialki entzun zen Vienan, bere Bederatzigarren Sinfonia ere estreinatu zen kontzertu berean.