Bilboko Udalak antolatutako FANT Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak 31. edizioa ospatuko du maiatzaren 2tik 10era. Zinema-unibertsoarekin lotutako hogeita hamar izen baino gehiago izango dira bertan. Aurten Zinemaldiko sariak jasoko dituzten pertsonak ezagutzen ditugu: Alice Lowe aktore, zuzendari eta gidoilari britainiarra, FANTastiko Izarra; Daniel Monzón zuzendaria, Saturnino García aktorea eta Eva Llorach aktorea, FANT Ohorezko Saria; eta Enrique Buleo zuzendaria, FANTrobia Saria.

Sarituekin batera, aurten Campos Eliseos Antzokira, Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaora, Golem Alhondiga zinemetara eta BBK Aretora (Zinemaldiaren egoitzak) hurbilduko dira aurtengo edizioko epaimahaikideak (Soy Una Pringada, Diana Rojo, Justo Ezenarro, Ivan Villamel, Gigi Romero eta Ainhoa Urgoitia).

Azkuna Zentroko auditorioan Jose Taltavull eta Javier Canales mallorcarrak izango dira, Sail Ofizialean parte hartzen duen "Idilia" filmaren zuzendariak. Beraiekin batera Francisco Martínez ekoizlea egongo da, maiatzaren 3an, larunbata, euren filma publikoari aurkezteko.

Eszenatoki eta data berean, baina 22:15etan, Juan Albarracín zuzendari eta idazlea, Eva Llorach aktorea eta Javier Pereira aktorea izango dira, Sail Ofizialeko film "El instinto" bat ere den filma defendatzen.

Halaber, maiatzaren 3an, larunbata, Golem Alhóndiga zinemetako 3. aretora Victor Matellano zinema eta antzerki zuzendari, gidoilari eta idazlea joango da, DocuFANT zikloaren barruan dagoen "Llámame Paul" filmaren arduraduna.

Maiatzaren 4an, igandea, "Mads" film frantziarraren aurkezpena egingo da Azkuna Zentroko auditorioan. David Moreau zuzendari polifazetikoa bertan izango da Sail Ofizialean lehiatzen den film honen erakustaldian.

Igandean ere, baina Golem-Alhondiga Zinemetako 2. aretoan "Tu sangre" proiektatuko da, Panorama FANTastico sailaren barruan. Guillermo Barreira zuzendaria publikoari zuzenduko zaio bere proiektuaren nondik norakoak azaltzeko.

Norberto Ramos zuzendaria eta Sara Sanz aktorea izango dira "Giro final" filmaren aurkezpen publikoaren protagonistak. Aurkezpena Golem Alhóndiga zinemetako 1. aretoan izango da, maiatzaren 5ean, astelehena, Sail Ofizialaren barruan.

Sail berekoa da "Infinite summer"; filmaren zuzendariak -Miguel Llansó- Golem Alhondigako 1. aretora bertaratzen diren ikusleekin egoteko aukera izango du, astelehen arratsaldean baita ere.

Panorama FANTastico sailak hilaren 5ean aurkeztuko du "John Vardar VS the galaxy" Ipar Mazedoniatik etorritako filma. Goce Cvetanovski Bilbon izango da film honi buruz hitz egiteko. Balkanetako eskualdean animaziozko koprodukzioko proiekturik handiena da honakoa eta Mazedoniako lehen animaziozko film luzea.

Aislinn Clarke "Fréwaca" film irlandarraren zuzendaria Sail Ofizialeko saria lortzeko arituko da. Beldurrezko generoko film luze bat zuzendu duen lehen emakume irlandarra Golem Alhondiga zinemetako 1. aretoan izango da bere azken lana hedabideei eta publikoari aurkezteko.

Beste emakume batek defendatuko du bere proiektua FANTen, Panorama FANTastico zikloan. Selma Alaoui da, Bruno Tracqek zuzendutako "Nous ne sommes pas seul e s au monde" film belgikarraren gidoilaria. Filma hau Golem Alhondigako 2. aretoan izango da ikusgai asteartean, maiatzak 6.

Ordu batzuk geroago, leku berean eta data berean, Jorge Arenillas madrildarraren txanda izango da, "Calle ancha, Fin de siglo" filmaren zuzendaria, DokuFANT proiektuaren baitan.

Hilaren 7an, asteazkena, "The silent planet" erakusketa izango da ikusgai Golem Alondegiko 1. aretoan. Zineman Jeffrey St. Jules FANTeko Sail Ofizialean parte hartzen duen eta Kanadako film onenaren Zilarrezko Publikoaren Saria irabazi duen zinta kanadarra aurkezteko.

Emakumeek FANTen duten presentziak Josabeth Alonsoren parte-hartzearekin indartuko da, Sail Ofizialean lehiatzen den Chito Roño zinemagilearen "Espantaho" filma filipinarraren aurkezpenarekin.

Film laburren zinemagileen presentzia FANTen

Film laburrek presentzia nabarmena dute Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiaren programazioaren barruan eta horregatik aurtengo edizioan hainbat sortzaile izango dira jaialdian. Hori da "A-maniki" filma aurkezten duten Elisabeth Nuñez zuzendariaren eta Daniel Pérez-Prada aktore eta ekoizlearen kasua, FANT Laburrean Euskal Filmak atalean. Ez dira izango datorren apirilaren 30ean, asteazkena, hedabideen aurrean aurkeztuko den eta maiatzaren 2an, ostirala, Jaialdiaren inaugurazioan Campos Eliseos Antzokian ikusi ahal izango den ziklo honetan parte hartuko duten bakarrak.

“Ángulo muerto” da Cristian Beteta zuzendariaren proiektuaren izenburua eta Nazioarteko Film Laburren Sail Ofizialean lehiatuko da. Beteta Azkuna Zentroko Auditorioan izango da maiatzaren 3an, larunbata, ikusleen aurrean bere proiektua aurkezten.

Daniel Caneiro ekoizleak "Sinél" Emilio Martínez-Borso Legerén zuzendari, gidoilari eta zinema-dibulgatzailearen film laburra defendatuko du. Panorama FANT sailaren parte da eta Golem Alhondigako 2. aretoan ikusi ahal izango da.