Asteazken honetan goizean, Nacho Vigalondo zinema zuzendariak 'Daniela Forever' filma aurkeztu du, maiatzaren 2tik 10era ospatuko den FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren zuzendari den Amaia Domingorekin batera. Arratsaldean, 19:30etan proiektatuko da Golem Alhóndiga zinema-aretoetanSarrera doan izango da lekua bete arteGonbidapena jaso beharko da zinemako leihatiletan 16:30etatik aurrera.

SITGES – Kataluniako Fantastic Nazioarteko Zinemaldian Europan estreinatu zen eta Toronto International Film Festivalen mundu mailan saritu zen zinemagile Kantabriarraren azken lanak Nicolasen istorioa kontatzen du. Daniela neska-lagunaren galerarekin bere bizitzak zentzua galtzen du. Egun batean, bere ametsak kontrolatzeko aukera emango dion entsegu kliniko batean parte hartzera gonbidatzen dute. Orain Nicolasek Danielarekin amets egin dezake gauero eta bere harremana berrabiarazi, inoiz baino idilikoagoa. Ametsetan bada ere. Eta bertan betiko galtzeko arriskuan.

Nacho Vigalondok 2007an zuzendu zuen bere lehen film luzea, “Cronocrímenes”; Goya sarietan Zuzendaritza Berri Onenaren sarirako izendatu zuten eta Oscarretarako izendapena ere jaso zuen, besteak beste, 2004an, "7:35 de la mañana" film laburrarekin. Azken urteetan beste lan ere batzuk idatzi eta zuzendu ditu, hala nola “Extraterrestre” (2011), "Open Windows" (2014) eta "Colossal" (2016). Horiekin nazioarteko hainbat sari irabazi zituen, hala nola Fantastic Festeko Film Onena. Halaber, "Nuestra bandera significa muerte" telesail estatubatuarraren hainbat pasarte zuzendu ditu, baita beste lan batzuk ere, hala nola "Justo antes de Cristo" (2019), "El vecino" (2019), "Pooka (Into de dark)" (2020) eta "El otro lado" (20023).

FITXA TEKNIKOA

Antzezleak: Henry Golding, Beatrice Grannò, Aura Garrido, Rubén Ochandiano, Nathalie Poza

Gidoia eta zuzendaritza: Nacho Vigalondo

Gaia: drama erromantiko eta fantastikoa

Hizkuntza: ingelesa

Urtea: 2024

Iraupena: 119 minutu

Filma otsailaren 21ean estreinatuko da komertzialki.

Euskarazko film laburrak ekoizteko laguntza

Fantasiazko filmak erakusteaz gain, FANT zinemaldiak ikus-entzunezko sorkuntzari laguntzea du helburu, Bilboko 2023 – 2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan Hiribilduaren kultur sorkuntza bultzatzeko dagoen ildo estrategikoari jarraituz. Ildo horretan, FANT zinemaldiak euskarazko fantasiazko film labur bat ekoizteko proiektuak aurkezteko deialdia ireki zuen urtarrilean, eta martxoaren 28an amaituko da epea.

Sari hau 5.000 eurokoa da eta irabazleei film labur bat egiteko aukera ematen die. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu, gehienez 20 minutukoak.

Lanak webgunearen bidez bidali behar dira.

Bestalde, Fant Bilbao 2025 Sail Ofizialean erakutsiko diren filmak aurkezteko epea amaituta, Zinemaldiak 833 proiektu jaso ditu guztira.