Síguenos en redes sociales:

Balu: “Durangoko Azoka, Euskal Herrian egiten den ekitaldirik garrantzitsuena da eta kartela egitea oso garrantzitsua izango da gure ibilbide artistikoan”

Udatxo eta Balu aurtengo kartel egileak Landako Gunean izango dira, azokarako egin duten kartela sinatzen

Balu: “Durangoko Azoka, Euskal Herrian egiten den ekitaldirik garrantzitsuena da eta kartela egitea oso garrantzitsua izango da gure ibilbide artistikoan”O. Buruaga

Durangoko Azokak euskal kulturazaleen hartu-eman izugarria izango du lau egunetan zehar eta 59. edizioan aurreko urteetan azokan izan diren musikari edota idazleen, sorkuntza lanak daude Udatxo eta Balu artistak eskurik esku eginiko artelanari esker.

En imágenes: Durangoko Azoka abre las puertas de la cultura vascaJosé Mari Martínez

34

Nola biziko duzue aurtengo Azoka?

Balu: Aurreko edizioan Jon Maiarekin egon nintzen bere erakusmahaian, bere azken diskorako azala eta barruko irudien artelana egin nuelako eta oso hunkigarria izan zen. Oraingoan, are gehiago izango da Udanek eta biok egindako kartelak ohiartzun haundia izan duelako. Poztasunez beteriko egunak izango dira dudarik gabe.

Udatxo: Bai, bihar bertan izango gara eta ilusioz eta gogoekin gaude, jendearen harrera nolakoa izango den ikusteko.

59. Durangoko Azokaren irudia egiteko enkargua jaso zenuen momentutik zer pentsatu zenuten?

Balu: Ohore haundi bat dala, azken finean Durangoko Azoka, Euskal Herrian egiten den ekitaldirik garrantzitsuena da eta aurtengo kartela egitea oso garrantzitsua izango da gure ibilbide artistikoan.

Udatxo: Ba egia esan oso notizia ederra izan zen. Poza, eta aldi berean presioa baita ere, horrekako lan potolo eta garrantzitsu bat egitea. Eta bestalde, harrotasuna eta gure orain arteko lanak, frutua eman duela sentitu dut. Urtetako lan horren errekonozimentua delako.

Nola deskriba dezakezue kartel hau?

Balu: Diziplina anitzeko artelan bat da non Udanen eta nere lana ikusi daike elkarlanean. Alde batetik, Udanen estiloa oso garbi ikusten da bai eskuengatik eta fluor kolorengatik. Nerea aldiz, kartel honetan kaleko posterretan, collagen eta kaligrafian ikusi daiteke. Pare bat hilabetez egon ginen ideia garatzen. Ni Bartzelonan bizi naiz eta elkarlana distantzia egitea ez da hain erraza, baina tarte baten Udanen estudioan lana egun batzuetan bukatu genuen.

Udatxo: Eskulan bat da. Oso artesanala. Eta horrek ematen dio gure kutsua. Bion estiloa antzematen dela esango nuke, estilo desberdina baina aldi berean bat egiten dute… Hasiera batean, zerbait koloretsua ikusten dela esango nuke, eta bigarren edo hirugarren aldiz begiratuta, hainbat detailez osatua dagoen artelana. Elementu askoz osatua, Durangoko Azokara eta Euskal kulturara eramaten gaituztenak.

Zer suposatzen du zuentzat zuen diseinuetako bat Durangoko Azoka bezalako ekitaldia iragartzen duen irudia izatea?

Balu: Nik pertsonalki ia 30 urteko ibilbidearen errekonozimendu bat bezela ikusten dut. Mundu ezberdineko herrialde ezberdinetan euskera eta euskal kultura eraman izan dut nere artelanekin eta nere poesiarenkin eta hori ardatz bezela eduki dtu beti. Artearen mundua ez da batere erraza eta lasterketa luze bat da, baino etengabe lan egin behar da gure proiektuetan adorez sinesten, ez dau beste biderik.

Udatxo: Ba emotiboa oso. Orain dela gutxi ikusi dut Azokan bertan biniloa ipinita handian eta ilusio handia egin zidan. Bestalde, bertan egotea eta hau guztia bertatik bizitzea ederra izango dela uste dut. Biok oso emozionalak gara baita ere, eta nik uste dut oso berezia izango dela.