Datorren ostegunetik hasita eta 2024ko urtarrilaren 7ra bitartean ikusgai egongo da Bilboko Azkuna Zentroan Bene Bergado eskultorearen Urritu izeneko erakusketa, Juan Luis Morazak komisariatutakoa.

Urritu Azkuna Zentroko Erakusketa Aretoarentzat egindako erakusketa-proiektu espezifikoa da, eta bertan alderdi biografikoak eta ideologikoak uztartzen dira, egileak izan ere, egileak onartzen duen bezala, «iraganerantz jotzeak orainari lodiera ematen dio». Artistak “Urritu” infinitiboa proposatzen du gizarte garatuen ekoizpenaren eta kontsumoaren hazkunde esponentzial eta mugagabearen aurrean.

Gure gizarte garatuen produkzioaren eta kontsumoaren hazkunde esponentzial eta mugagabearne aurrean, infinitiboki murriztea proposatzen du artistak.

Ekintzarako dei horrek zeharkatzen du Juan Luis Moraza artistak komisariatutako erakusketa. «Desazkundea saihestezina izango da, dela aukera gisa, dela ezinbestez datorkigun kolapsoaren ondorioz», ohartarazi du, artean egitearen berezko parte den zerbait helarazten: «geure bizitzaren gaineko erantzukizuna, egiten denaren eta horrekin transmititzen dugunaren erantzukizuna».

Erakusketa bideoz, erakusketa honetarako sortutako instalazioez, Bene Bergadoren ibilbide artistikoko obra, material, instalazio eta dokumentazioez eta erakusketa hau egiteko prozesuarekin zerikusia duten elementuez osatuta dago. Erakusketako instalazio eta eskulturek desazelerazio baten beharrarekin dihardute, mugaren kontzientziaren bidez, energia gutxiko eta ezinbesteko bizi-aldaketez beteriko etorkizun hurbilera egokitzeko.

Urritu erakusketak agerian jartzen du artearen eta aztertzen duenaren artean dagoen tentsio dinamikoa: bere prozesu artistikoen eta gairik esplizituenen artekoa. Erakusketan, honako instalazio hauek nabarmentzen dira: Tierra quemada, lau  partetan zatitutako dorre elektriko batez osatua eta habitat edo babesleku bihurtua; eta Generador, 90eko hamarkadatik gaur egunera arte artistaren lanak gordetzeko egoeran pilatuta, obraren intentsitatea sortzen duen bateria gisa jarduten du, eta haren aberastasunak eta konplexutasunak benetakoaren kontzientzia hartzera behartzen gaitu.

Horrela, Urritu ez da erakusketa honetako edukia edo gaia soilik; esperientzia artistikoaren berezko konpromisoa ere bada. Bene Bergadoren elaborazio-prozesuek modu poetikoan barne hartzen dituzte materialen fisikotasuna eta funts sinbolikoa –birziklatutako zaborra izan edo material noble eta birziklagarriak izan, hala nola brontzea–, prozeduren gardentasuna, obren konfigurazio formala –zeharkako herentzia artistikoa bere gain hartzen duena–, bizipen sentikorrak eta emozionalak, erresonantzia biografikoak, faktore sinbolikoak eta argudiozkoak, jarrera intelektual eta ideologikoak.

Hala, Urritu erakusketaren obrak, mundua irudikatzeaz gain, munduan jarduteko modu berezi bat ere badira. bizitzarekiko erantzukizun eta arreta modu bat adierazten dute, konkretuarekiko, errealarekiko sendotzeko eta zaintzeko modu bat. Alde horretatik, erakusketa-proiektu hau artelanek beren baitan hartzen duten esperientzia artistikoaren ezaugarri diren eusteari eta erantzunkidetasunari buruzko aipamena da.

«Urritu proiektuak aurreko proiektuetan adierazitako gaietan sakontzea dakar: ekoizpenaren hazkunde mugagabearen zentzuaren zergatia. Enpresa batek, ondo joateko, urtez urte esponentzialki hazi behar badu, halabeharrez kolapso-amaiera batera daramala pentsatzeak. Hazkunde ekonomiko etengabe eta mugagabean oinarritutako kapitalismoaren logikaren aurrean, gizateriak ezagutu duen energia oso eta boteretsuenak elikatua: petrolioa, planeta baliabideen hornitzaile hutsa bihurtu da, eta dagoeneko ez da gai gure kontsumoaren abiadura neurrigabean birsortzeko», adierazi du eskultoreak.

Erakusketa honekin batera programa publiko bat egingo da, ikasleei eta familiei zuzendutako jarduerekin, eta erakusketara bisita gidatuekin. Gainera, erakusketa-proiektuaren katalogoa argitaratuko da eta urritzearen joerari buruzko saiakera bat egingo da.