Ostiral honetan, maiatzak 12, iluntzeko 20.00etatik aurrera, Belén Rueda aktoreak Izar FANTastikoa saria jasoko du BBK aretoan ospatuko den FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren jaialdiaren amaiera galan.
Izar FANTastikoa sariak arrakastaz betetako karrera bat aintzatesten du, Estatuko zinemagintzako “oihuaren erregina”-rik ospetsuenetako bat bihurtu duena.
Belen Ruedak hamar urte baino gehiago daramatza Telebista eta zinema munduan. 2004an egin zuen debuta zineman Alejandro Amenabarrek zuzendutako “Mar Adentro” filmarekin. Film horri esker, Goya saria lortu zuen. 2007an Juan Antonio Bayona zuzendariaren “El Orfanato” filmaren protagonista izan zen, eta hortik aurrera arrakasta handiko beste obra batzuk egin ditu, adibidez, “El mal ajeno” (2010), “Los ojos de Julia” (2010), “El cuerpo” (2012), “Séptimo” (2013), “Órbita 9” (2017), “Perfectos desconocidos” (2017), “No dormirás” (2018), “El pacto” (2018), “El silencio de la ciudad blanca” (2019), eta azken lana izan den “Fenómenas” (2023).
Aktoreak hainbat sari eta izendapen jaso ditu bere ibilbide profesionalean zehar. Aipatutako Goya sariaz gain hurrengo beste sariak aipa ditzakegu, hala nola, Aktoreen Batasunak 2004an emandako Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Saria, Europako Zinema Akademiaren sarietan emakumezko aktore onenaren izendapena (“El Orfanato” filmean egindako lanagatik) eta 2021ean jaso zuen Sitgesen Ohorezko Sari Nagusia.
Aurreko edizioetan FANTek FANTek Nicholas Meyers, J. A Bayona, Joe Dante, Fred Dekker edo Barbara Crampton bezalako izenei eman die sari hau