FANT jaialdiak 'Viejos' filma proiektatuko du igandean
Igande honetan, maiatzak 7, iluntzeko 20.00etan, proiektatuko da Azkuna Zentroaren auditorioan Raúl Cerezok eta Fernando Gonzálezek zuzendtako 'Viejos' filma. Proiekzioa FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren baitan egingo da.
Besteak beste, Zorion Eguileor da filmaren protagonista. Aktoreak bere ibilbideagatik OHOREZKO FANT saria jaso zuen Jaialdiaren Irekiera Galan.
Larunbat honetan goizean, Justo Ezenarro Jaialdiko zuzendariak; Zorion Eguileor filmeko aktore protagonistak eta Ohorezko FANT sariak; eta Raúl Cerezo eta Fernando González Gómez film luzearen zuzendariek aurkeztu dute filma prentsaurreko batean.
Pelikulak, emaztearen bat-bateko suizidioaren ondoren dementzia egoeran sartzen den gizon heldu bat aurkezten du, familiaren bizitza arriskuan jarriko duten gertakari paranormal batzuk sortuz.
Raúl Cerezo eta Fernando González Gómez zinemagile ezagunak dira film laburren munduan. Hainbat arrakastaren ondoren, indarrak batzea erabaki zuten “La pasajera” (2021) egiteko. Hau elkarrekin egin zuten lehen film luzea izan zen eta iaz FANTen eskutik Bilbon proiektatu zen fantasiazko beldurrezko istorio bat, PreFANT zikloan.
FANTen Sail Ofizialean parte hartzen duten 17 filmetako bat da, eta Film Luze Onenaren saria (3.500 euro), Gidoi Onenaren Ohorezko Saria (Euskal Gidoilarien Elkarteak emandakoa) eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Ohorezko Saria (FAS Zineklubak emandakoa) irabazteko aukera du.
Fitxa teknikoa
- Zuzendariak: Raúl Cerezo, Fernando González
- Gidoia: Raúl Cerezo, Rubén Sánchez Trigos, Javier Trigales
- Produkzioa: Mamen Espinosa, José Luis Rancaño
- Musika: Eneko Vadillo
- Muntaketa: Jose Manuel Jiménez
- Antzezleak: Paula Gallego, Irene Anula, Gustavo Salmerón, Zorion Eguileor, Josele Román, Carmen Ibeas, Emilio Gómez, Juan Acedo
Gainera, Jaialdiak Bego del Teso kazetari eta zinema kritikariak moderatutako topaketa bat hartuko du gaur, larunbata, 12:15ean, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan. Bertan, Carlota Pereda “Cerdita” filmaren zuzendariarekin eta aurtengo edizioko FANTrobia sariarekin hitz egingo du.
Temas
Más en Cultura
-
El Museo de Bellas Artes recibe una donación del boceto de Anselmo Guinea sobre la vidriera del Palacio Foral
-
Estrella Morente, Capercaille, Carminho y Xabier Zeberio se suman al tributo a Lertxundi en Getxo Folk
-
Gaztea Ruiz, escritor: "Al ser hijo y nieto de migrantes tan solo he tenido que hacer un ejercicio de memoria"
-
Isabel Allende y Freida McFadden se cuelan en la maleta de los viajeros este verano