Bilbok bat egin du Dantzaren Nazioarteko Egunarekin
Urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin du aurten ere bai apirilaren 29an oispatzen den Dantzaren Nazioarteko Eguna. Hain berezia den egun hau ospatzeko, Bizkaiko Dantza Etxeak 'Danza en la alfombra roja - Dantza alfonbra gorrian' izeneko ekitaldia antolatu egin du Bilboko Areatzan, disziplina artistiko hau ikusarazteko. Hala, larunbat honetan dantzak kalea hartu duela esan daiteke. Ekitaldian 250 ikasle baino gehiagok hartu dute parte.
Horretarako 250 metroko alfonbra gorria jarri da Bilboko itsasadarraren ertzean zehar. ‘Danza en la alfombra roja - Dantza alfonbra gorrian’ ekimenaren zazpigarren edizio honetan Bizkaiko hainbat tokitako 13 dantza eskolek eta diziplina desberdinetako (klasikoa, garaikidea, euskal dantzak, flamenkoa eta urbanoa, besteak beste) 250 dantza-ikaslek baino gehiagok hartu dute parte.
Ospakizuna beroketa-barrarekin hasi da, 17:00etan, Areatzako pasealekuan (Kioskoaren atzean). Bizkaiko dantza akademiek elkarrekin egin dituzte beroketa ariketak. Ondoren, Areatzan jarritako karpa handi batean, estilo ezberdinetako aldaketa koreografikoen erakusketa laburra egin da.
Parte hartzen duten eskolak
- Estudio de Ballet Clásico Teresa Gónzalez Ardanaz
- Ana Lara Dantza Eskola
- Escuela de Danza Igor Yebra
- Academia All Dance
- Escuela Danza Miriam
- Escuela de Danza Sara Etxebarri
- Ballets Olaeta
- CDART Bilbao Dance Center
- Escuela de Ballet Tamara Blanco
- Escuela de Danza Attitude
- Ross Dantza Eskola
- Estudio Ballet Saioa Ibáñez Romero
- Escuela de Ballet Roser Carrés Eskola
Temas
Más en Cultura
-
Arriaga Antzokiak produkzio propioaren aldeko apustua egin du
-
Etxepare incrementará un 15 % las ayudas a la proyección exterior de la cultura vasca
-
El Arriaga redobla su apuesta por la producción propia y el talento local
-
La granadina Violeta presentará su debut discográfico en el Palacio Euskalduna