Síguenos en redes sociales:

Arrigorriaga izango da Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltariaren hurrengo geralekua

Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltaria Arrigorriagako Euskaldunberri erakusketa aretora heldu da, Rekalde Aretoan, Santurtzin eta Balmasedan egon ondoren. Hala, Alazne Zubizarreta, Lucía Pedregal/Luchin eta Mar de Dios artisten lanak ikusi nahi dutenek azaroaren 27ra arte izango dute denbora.

Aurtengo planteamendua beste hamabost artistak osatuko dute: Xabier Achurra, Izaskun Araluzea Itza, M. Benito Píriz, Lide Mikele Billelabeitia, Leo Burge, Ane Diez de Ulzurrun Rey, Iratxe Esteve Cuesta, Raquel F. Couto, Maider Gonzalo Salceda, Paula Huarte Cosin, Beñat Krolem, Mireya Moral Alzaga, Mikel Serna Bermejo, Amaya Suberviola eta Diego Vivanco.

1983an lehenengo edizioa egin zenetik, ERTIBILek beren sorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten eta gorabidean dauden artistak babestu eta bultzatu nahi ditu. 40. edizio honetan, 70 sortzailek parte hartu dute, eta teknika eta espezialitate guztietan oinarritutako lanak aurkeztu dituzte; horien artean, erakusketa osatzen duten hemezortzi obrak hautatu dira.

Ertibil Bizkaia 2022

Bilboko Rekalde Aretoan hasiko zen uztailaren 14an, eta urriaren 12ra arte egon da. Basauriko Ariz Dorrean ere egon zan ikusgai, non, azaroaren 6ra arte egongo zen. Gaurtik aurrera, Arrigorriagako Euskaldunberri Erakusketa Aretoan ikusgai egongo da arazoaren 27ra arte. Hurrengo geralekua Santurtziko Torre Jauregia izango da, eta azaroaren 28tik abenduaren 18ra arte egongo da bertan. Azkenik, Ertibil Bizkaia 2022 Balmasedako Horcasitas jauregia iritsiko da abenduaren 19tik 2023ko urtarrilaren 8ra.